SARRERAK EROSI - YERMA BERA bilbotar artista ospetsua da. Bere senarra, negozio-gizon arrakastatsua. Bere ahizpa, bizitzak harrapatutako andrea. Bere ama, besarkadarik inoiz eman ez zion gizaki hori. Eta bere mutil-lagun ohia ama izateko aukera ekarri zezakeena. Hona hemen BERA, gure YERMA, eta bere ingurunea. Andre gazte hau Puerto Escondidoko tekila baten, Goako bhang lassi baten, edo Alexanderplatzeko garagardo hotz baten moduan dario agertoki honetan zehar. Agian sakrilegioa izan liteke Lorca idazlea aipatu barik YERMA antzezlana gogora ekartzea, baina hitz horrek gaur egun seme-alabarik eduki ezinik dabiltzan andre guztien berbak biltzen ditu. Asko direlako, nahiz eta inork ez aipatu. Eta bera bezalakoak dira: modako jatetxeetan afaltzen duten andre arrakastatsuak, herrialde exotikoetara bidaiatzen dutenak, jaialdietan gogo handiz dantzan dabiltzanak, telefono garestiak eta zirkulu sozial inbidiagarriak dituztenak. BERA andre guzti horien artean dago: andre arruntak, … [Irakurri gehiago...] about “YERMA” – TEATRO COLISEO ANTZOKIA – (SOPELA)
antzerkia euskeraz
“HONDAMENDIA” – ZORNOTZA ARETOA – (AMOREBIETA)
SARRERAK EROSI - HONDAMENDIA Zaborra metafora bat da batzuetan. Baina ze metafora da kiratsa darion hau? 2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Edo haien senide ttipi eta apala, zorte txarra. Ardura eta erantzukizuna maskaratzeko mozorroak ere izan daitezke, ordea, hondamendiari jarritako hitzok. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat. 2020ko martxoa: covida heldu da. Osasun arazo batek bazterrean laga duen irrati-esataria, Zaldibarko zabortegiaren luiziari hitzak ematen saiatuko da. Egia, egitatea, kontakizuna... Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean? Nola eman liezaioke zentzua bere lanari eszenatokira igotzeko grina galdu ez duen dantzariak, absurdoak funtsezko oinarriak irauli dituenean? Ospitalean bertan, bere lana ahalik eta txukunen egiten saiatzen den erizain arretatsuak, lortuko ote du onik ateratzea? Bitartean, Zaldibarren, … [Irakurri gehiago...] about “HONDAMENDIA” – ZORNOTZA ARETOA – (AMOREBIETA)
“FAMILIA SAREKADA” – AMAIA ANTZOKIA – (ARRASATE)
SARRERAK EROSI - FAMILIA SAREKADA “FAMILIA SAREKADA”RI BURUZ: Bere etxean afaltzen ari den familia batek Informatika Delituen Unitatearen (IDU) sarekada jasan du, familiako kideren batek etxe-porno sare bat darabilen susmoa dagoelako. Informatika Delituen Unitateko komisarioa, Villaorduñatarren etxean sartuko da eta familia bereko lau kideak atxilotuko ditu. Zerbitzari informatiko partekatu batean pornografia sare bat edukitzea leporatzen die. Hasiera batean, denak egozten zaizkien delituen errudun direla ematen du, baina ikusleak pixkanaka jakingo du akusazioen oinarri diren artxiboak ez direla diruditenak. Ikusleak pertsonaien errugabetasunaz ohartzen diren neurrian, familiako kideek elkarri susmoa hartuko diote, baita norberak bere burua ere zalantzan jarriko du, komisarioaren galdeketapean jartzen diren bitartean. Probak aztertu ahala, Koldo, Aitor, Nora eta Monika konturatu dira, beti sarera konektatuta egon arren, euren artean erabat deskonektatuta daudela. Familiak … [Irakurri gehiago...] about “FAMILIA SAREKADA” – AMAIA ANTZOKIA – (ARRASATE)
“LEHENDAKARI GAIA” – ANTZOKI ZAHARRA – (DONOSTIA)
COMPRAR ENTRADAS - LEHENDAKARI GAIA Lehendakari hautatu berria inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen ari da; azken orduan, ordea, arazo larri bat sortuko zaio. Izan ere, ekitaldia eta hitzaldia eman beharrak aurpegian tik arraro, barregarri eta aguanta ezina eragin dio hautetsiari. Kendu ezina. ekitaldi nagusia izorratzeko arriskua dago. Arazoa bideratzeko psikiatra bat ageriko da eta ondorioz, bien artean berriketaldi dibertigarri eta nahasgarri bat sortuko da. Zer du bakoitzak ezkutatzeko? Zein dira bakoitzaren benetako motibazioak? Atzera begiratuta, bizitzan zerk ekarri ditu dauden lekura? Eta batez ere, bata zein bestea, euren eginkizunetan bokaziodunak al dira? Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga dira Ramon Madaularen komedia honen protagonista, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean. … [Irakurri gehiago...] about “LEHENDAKARI GAIA” – ANTZOKI ZAHARRA – (DONOSTIA)
“YARIN” – MUXIKEBARRI – (GETXO)
SARRERAK EROSI - YARIN YARIN elkarrekin imajinatzen dugun etorkizuna da; bestearen begiradarako leihoa, non elkarrizketak piztutako orriak agertzen diren. YARIN sustraia da. YARIN topaketa da. YARIN elkarrizketa da. YARIN etorkizunaren sinonimoa da eta bestearen leihora egindako begirada konplizea. Sustraia, sakontasuna, irekitasuna, unibertsaltasuna... Andrés Marín eta Jon Mayaren ibilbide eta nortasunekin oso lotuta dauden ezaugarriak dira. Marinen sustrai flamenkoa eta Mayaren euskal dantza dira bien sorkuntzaren abiapuntuko tresnak, eta hortik aurrera, biak beste kultura, diziplina eta errealitate artistiko batzuekin elkartzeko etengabeko elkarrizketan murgiltzen dira. Julen Achiary lagunduko die bere zuzeneko ahotsarekin. FITXA ARTISTIKOA Ideia originala eta koreografia: Jon Maya & Andrés Marín Dantzariak: Jon Maya & Andrés Marín Ahotsa eta perkusioa: Julen Achiary Koreografia-laguntzailea eta kanpoko begirada: Sharon Fridman Soinu-espazioaren … [Irakurri gehiago...] about “YARIN” – MUXIKEBARRI – (GETXO)
“KELONIA ETA ITSASOA” – KULTUR LEIOA – (LEIOA)
SARRERAK EROSI - KELONIA ETA ITSASOA Ilargirik gabeko gau batek jaioko da dortoka txikia hondartzan. Bere senak argi eta garbi adieraziko dio itsasora iristeko izarrek ur gainean egiten duten isla jarraitu behar duela. Hala ere, zibilizazioko argiek nahastuta, hirian barrena murgilduko da, guztiz ezberdina den mundu batera. Abesti itxurako bat da Kelonia, adiskidetasunari eta biziraupenari buruzkoa. Dortoka txikiak bere lekua bilatu beharko du, batzuei mesede egiten dienak, beste batzuei kalte egin diezaiokeen (eta alderantziz) mundu batean. Istorio xamur eta dibertigarria, antzoki bateko bastidoreen artean kontatua, zuzeneko musikaren eta objektuen antzerkiaren bidez. Fitxa artistikoa Zuzendaria: Dora Cantero Musika: Fran Lasuen Aktorea: Nerea Ariznabarreta Musika zuzenean: Maider López … [Irakurri gehiago...] about “KELONIA ETA ITSASOA” – KULTUR LEIOA – (LEIOA)