SARRERAK EROSI - PORNO VERSUS AFRODITA Azken kontzertua Gaztetxean. Gazteak heldu zaizkigu eta ez dago inor lekukoa hartzeko prest. Seme-alabek, lanek, nekeak, gain hartu dute. Soinu-proba aurrera doan heinean, taldekideen eta euren inguruko ume eta gazteen bultzada, galdera eta pasioen argazki musikala, zuzeneko bideoklipa, izango dugu zentzuen aurrean. Betiere, Porno eta Afrodita jainko-jainkosa basatien begirada apetatsupean. Izango da antzerkia, izango da musika, izango da barre-algara, mina, pasioa, haragia, odola. Izango da rock and rolla. Fitxa artistikoa Zuzendaritza: Patricia Urrutia, Elena Olivieri, Pablo Ibarluzea Antzezleak: Patricia Urrutia, Ion Zumelaga, Juanjo Otero Musika: Asier Ituarte Argiztapen diseinua eta teknika: Arantza Heredia Argazkiak: Ainhoa Resano Web-Master: No-Media Studio Diseinu grafikoa eta adudiobisuala: Rober Quintana Eszenografia: Amaia Garete Jantziak: Marodi Sosrkuntzak Banaketa: Portal 71 … [Irakurri gehiago...] about “PORNO VERSUS AFRODITA” – ITSAS ETXEA AUDITORIUMA – (HONDARRIBIA)
antzerkia euskeraz
“ATZERRIAN LURRA GARRATZ” – CASA DE CULTURA DE BERRIZ – (BERRIZ)
Aurora Mora bere instalazio artistikoari azken ikutuak ematen ari da, bere bizitza betirako aldatuko duen deia jasotzen duenean. Posible al da gurea ez den lur batean sustraitzea? Posible, familia eta aberriaren zama gainean dugula, hegaldi propioari ekitea? Eta, gau batean, gure bizitzaren norabidea erabaki beharko bagenu? Esaera zaharrak dioen bezala: “Atzerrian lurra garratz, hoña ibini egik baratz”. Testua: Ander Lipus, Amancay Gaztañaga & Laura Penagos Idazkera laguntzailea: Miren Amuriza Zuzendaria: Amancay Gaztañaga Aktoreak: Ander Lipus & Laura Penagos Argiztapena: Arantza Flores Teknika: Mikel Unamunzaga Musika: Ibon Rg Eszenografia: Atx Teatroa … [Irakurri gehiago...] about “ATZERRIAN LURRA GARRATZ” – CASA DE CULTURA DE BERRIZ – (BERRIZ)
“AMA KURAIA” – TEATRO VICTORIA EUGENIA – (DONOSTIA)
COMPRAR ENTRADAS - AMA KURAIA Euskarazko ikuskizuna, gaztelaniazko gaintituluekin. Gudak beti negozioa esan nahi izan du. Eta Ana Fierling jakinaren gainean dagoenez gero, bi semeekin eta alabarekin mugitzen da basakerian barrena. Alderdi ezberdinei eta aldi berean bati ere ez zerbitzatzen dabiltzala mamitzen da istorio tipiko hau, gizakiaren biziraupenaren ankerkeria ardatz duena. Tragediaren gainetik materialismoa dago, gudaren ondorioz gizakiok sentiberatasuna galdu eta ikasi gabe jarraitzen dugu, huts berak egiten. Egun basakeria telebistaren bitartez irensten dugu, erabateko immunitatez. "Ama kuraia" honi urrun geratzen zaizkio Suedia, Alemania eta Polonia, horregatik garai zehatzik gabeko gerra-leku batera eramaten gaitu, zehaztu beharrik ez dagoena, erreferenteak etengabe eguneratzen baitira tamalez. Fitxa artistikoa Zuzendaritza eta moldaketa: María Goiricelaya Euskarara moldaketa eta zuzendaritza laguntzailea: Kepa Errasti Antzezleak: Itziar Lazkano, Ione … [Irakurri gehiago...] about “AMA KURAIA” – TEATRO VICTORIA EUGENIA – (DONOSTIA)
“AMERIKETAKO BIDAIA” – TORREZABAL KULTUR ETXEA – (GALDAKAO)
SARRERAK EROSI - AMERIKETAKO BIDAIA Ikusle guztientzat pentsatutako istorio honetan, bi aktore gazte bi nerabeen bizipenetan murgilduko dira Estatu Batuetara egindako bidaian, munduaren zabaltasuna herrialde eta hizkuntza desberdinekin ezagutzeko gogoa pizteko asmoz. Beren ingelesa hobetu eta bizitzatik ikasi nahi duten ikasturte akademiko batean bizitako esperientziak kontatuko dizkigute; nork bere burua ezagutzeko egiten diren bidaia iniziatiko horietako bat. Erritmo biziko ikuskizuna da, pertsonaia-aldaketa biziekin, gaztelaniaz/euskaraz eta ingelesez, eta abestiak eta zuzeneko musika ditu. … [Irakurri gehiago...] about “AMERIKETAKO BIDAIA” – TORREZABAL KULTUR ETXEA – (GALDAKAO)
“ERRADIKALAK GINEN” – CASA TORRE JAUREGIA – (SANTURTZI)
Erradikalak ginen, gara eta izango gara. Bigarren aldiak inoiz onak izan ohi ez direla diotenei aurka egitera gatoz. Lehen aldi hartako pasioz, korseak askatuta, bertso eta bakarrizketa bidezko formatuari eutsi eta buruberokiak eduki berriz betetzeko gogoz. "Neska gazte promesa" etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta zeharkatzen gaituzten beste hainbat gaiz kantatu eta kontatu nahi dugu. Feminismoa zeharlerrotzat hartuta eta umorez. Umorez, beraz, serio. Fitxa Artistikoa Partaideak: Ane Labaka (bertsolaria), Beatriz Egizabal (antzerkilari/ipuin kontalaria) Nori zuzendua: Helduei Iraupena: 70 minutu Antolatzailea: Goizueta Leitza. Kultur bitartekaria: Lanku … [Irakurri gehiago...] about “ERRADIKALAK GINEN” – CASA TORRE JAUREGIA – (SANTURTZI)
“ATZERRIAN LURRA GARRATZ” – (BERMEO)
Aurora Mora bere instalazio artistikoari azken ikutuak ematen ari da, bere bizitza betirako aldatuko duen deia jasotzen duenean. Posible al da gurea ez den lur batean sustraitzea? Posible, familia eta aberriaren zama gainean dugula, hegaldi propioari ekitea? Eta, gau batean, gure bizitzaren norabidea erabaki beharko bagenu? Esaera zaharrak dioen bezala: “Atzerrian lurra garratz, hoña ibini egik baratz”. Testua: Ander Lipus, Amancay Gaztañaga & Laura Penagos Idazkera laguntzailea: Miren Amuriza Zuzendaria: Amancay Gaztañaga Aktoreak: Ander Lipus & Laura Penagos Argiztapena: Arantza Flores Teknika: Mikel Unamunzaga Musika: Ibon Rg Eszenografia: Atx Teatroa … [Irakurri gehiago...] about “ATZERRIAN LURRA GARRATZ” – (BERMEO)