Erradikalak ginen, gara eta izango gara. Bigarren aldiak inoiz onak izan ohi ez direla diotenei aurka egitera gatoz. Lehen aldi hartako pasioz, korseak askatuta, bertso eta bakarrizketa bidezko formatuari eutsi eta buruberokiak eduki berriz betetzeko gogoz. "Neska gazte promesa" etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta zeharkatzen gaituzten beste hainbat gaiz kantatu eta kontatu nahi dugu. Feminismoa zeharlerrotzat hartuta eta umorez. Umorez, beraz, serio. Fitxa Artistikoa Partaideak: Ane Labaka (bertsolaria), Beatriz Egizabal (antzerkilari/ipuin kontalaria) Nori zuzendua: Helduei Iraupena: 70 minutu Antolatzailea: Goizueta Leitza. Kultur bitartekaria: Lanku … [Irakurri gehiago...] about “ERRADIKALAK GINEN” – CENTRO JOVEN – (DONOSTIA)
antzerkia euskeraz
“EZ DOK ERO” – SERANTES KULTUR ARETOA – (SANTURZI)
SARRERAK EROSI - EZ DOK ERO “Mikelote eta Pantxo” bikote artistikoa desegin da. Haien formula komikoa gastatua zegoen, eta belaunaldi berriek haien tokia okupatu dute. Pantxok ondo hartu du behartutako erretiroa. Eskenatokietatik urruntzeko gogoa zuen aspalditik, bizimodu lasai eta normalizatua desiratzen zuen, artearen eromenetik urrrun. Mikelotek ez du bukaera onartu nahi. Antzerkiaren pozoia sakon errotuta dago bere zainetan. Eta pozoi horrek burua galtzeraino eramango du. Egun batean Mikelote, “antzerkilari andante” estrafalarioa, Pantxoren bila joango da, trasteak prestatu eta Euskalerrian barna joateko, herriz herri antzeztera, “Euskal Antzerkiak Behar Gaitu” uste inozoarekin. Horrela ibilbide fantastiko bat egingo dute Euskal Herrian zehar, hamaika abentura ero biziz. Mikeloteren imaginazioak sorturiko pertsonaia harrigarriak ezagutu eta egoera korapilatsuetan endredatuko dira. Fitxa artistikoa Egilea: Patxo Telleria. Zuzendaria: Jokin Oregi. Aktoreak: Mikel … [Irakurri gehiago...] about “EZ DOK ERO” – SERANTES KULTUR ARETOA – (SANTURZI)
“SOKA” – PABELLON 6 – (BILBAO)
Soinketako irakasle batek 11 urteko mutiko baten gorpua aurkitzen du, gimnasioko sokatik urkatuta. Gertatutakoaren erruduna balitz bezala, bere inguruak baztertuta, Igorrek errua eta erantzunkizunaren arteko mugak marrazten diren bilaketa bati ekiten dio. Fitxa Teknikoa Egilea: Mikel Gurrea Eszenografia et Zuzendaria: Fernando Bernués Aktorea: Iñaki Rikarte Argiztapen,a, soinu banda eta proiekzioak: Acrónica Producciones Jantzitegia: Ana Turrillas Irudiak: Mikel Gurrea Koordinazio Teknikoa: Edi Naudó Lantalde Teknikoa: Edi Naudó, Dani Bernués Grafismoa: Javi Alonso Argazkiak: Aitor Matauco Administrazioa: Maite Gorrotxategi Producción eragilea: Ane Antoñanzas … [Irakurri gehiago...] about “SOKA” – PABELLON 6 – (BILBAO)
“EZ DOK ERO” – TEATRO COLISEO – (EIBAR)
SARRERAK EROSI - EZ DOK ERO “Mikelote eta Pantxo” bikote artistikoa desegin da. Haien formula komikoa gastatua zegoen, eta belaunaldi berriek haien tokia okupatu dute. Pantxok ondo hartu du behartutako erretiroa. Eskenatokietatik urruntzeko gogoa zuen aspalditik, bizimodu lasai eta normalizatua desiratzen zuen, artearen eromenetik urrrun. Mikelotek ez du bukaera onartu nahi. Antzerkiaren pozoia sakon errotuta dago bere zainetan. Eta pozoi horrek burua galtzeraino eramango du. Egun batean Mikelote, “antzerkilari andante” estrafalarioa, Pantxoren bila joango da, trasteak prestatu eta Euskalerrian barna joateko, herriz herri antzeztera, “Euskal Antzerkiak Behar Gaitu” uste inozoarekin. Horrela ibilbide fantastiko bat egingo dute Euskal Herrian zehar, hamaika abentura ero biziz. Mikeloteren imaginazioak sorturiko pertsonaia harrigarriak ezagutu eta egoera korapilatsuetan endredatuko dira. Fitxa artistikoa Egilea: Patxo Telleria. Zuzendaria: Jokin Oregi. Aktoreak: Mikel … [Irakurri gehiago...] about “EZ DOK ERO” – TEATRO COLISEO – (EIBAR)
“ATZERRIAN LURRA GARRATZ” – SAN AGUSTIN KULTURGUNEA – (DURANGO)
SARRERAK EROSI - ATZERRIAN LURRA GARRATZ Aurora Mora bere instalazio artistikoari azken ikutuak ematen ari da, bere bizitza betirako aldatuko duen deia jasotzen duenean. Posible al da gurea ez den lur batean sustraitzea? Posible, familia eta aberriaren zama gainean dugula, hegaldi propioari ekitea? Eta, gau batean, gure bizitzaren norabidea erabaki beharko bagenu? Esaera zaharrak dioen bezala: “Atzerrian lurra garratz, hoña ibini egik baratz”. Testua: Ander Lipus, Amancay Gaztañaga & Laura Penagos Idazkera laguntzailea: Miren Amuriza Zuzendaria: Amancay Gaztañaga Aktoreak: Ander Lipus & Laura Penagos Argiztapena: Arantza Flores Teknika: Mikel Unamunzaga Musika: Ibon Rg Eszenografia: Atx Teatroa … [Irakurri gehiago...] about “ATZERRIAN LURRA GARRATZ” – SAN AGUSTIN KULTURGUNEA – (DURANGO)
“LOSERS / GALTZAILEAK” (EU) – LASARTE ARETOA – (IGORRE)
SARRERAK EROSI - LOSERS / GALTZAILEAK Manuel eta Sandra adinean aurrera doaz -ia berrogei-, eta gizakiok tenore horretara ailegatuta, gizarteak markatutako baldintzetatik ez dute bat bera ere betetzen: Umerik ez, bikoterik ere ez eta diruz urri, etxebizitza bat erosteko aukerarik gabe... Horregatik, euren buruak galtzailetzat dituzte. Eta aldatzeko esperantza handirik gabe, ia-ia etsiak jota, pozik bizitzeko merezimendurik izango ez balute bezala.Bizipozak, ordea, ez du mugarik eta areago, ez du zer ikusirik ondasun materialekin edo gizarteak markatzen dituen usadio eta arauen menpe bizitzearekin. Gu geu gara gure bizitzak nolakoa beharko duen erabaki behar dugunak. Geure beldur eta mugak gainditzeko gai izanez gero behintzat. Manuel eta Sandrak bakarti bizitzeari utzi nahi diote Goibel antza bizi dira, baina pozik bizi nahi dute. Lortuko al dute... FITXA ARTISTIKOA Egilea: Marta Buchaca Bertxioa: Jordi Galceran Zuzendaria: Begoña Bilbao … [Irakurri gehiago...] about “LOSERS / GALTZAILEAK” (EU) – LASARTE ARETOA – (IGORRE)