SARRERAK EROSI - HONDAMENDIA Zaborra metafora bat da batzuetan. Baina ze metafora da kiratsa darion hau? 2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Edo haien senide ttipi eta apala, zorte txarra. Ardura eta erantzukizuna maskaratzeko mozorroak ere izan daitezke, ordea, hondamendiari jarritako hitzok. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat. 2020ko martxoa: covida heldu da. Osasun arazo batek bazterrean laga duen irrati-esataria, Zaldibarko zabortegiaren luiziari hitzak ematen saiatuko da. Egia, egitatea, kontakizuna... Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean? Nola eman liezaioke zentzua bere lanari eszenatokira igotzeko grina galdu ez duen dantzariak, absurdoak funtsezko oinarriak irauli dituenean? Ospitalean bertan, bere lana ahalik eta txukunen egiten saiatzen den erizain arretatsuak, lortuko ote du onik ateratzea? Bitartean, Zaldibarren, … [Irakurri gehiago...] about “HONDAMENDIA” – TEATRO PRINCIPAL ANTZOKIA – (GASTEIZ)
euskal antzerkia
“MUCHOS AMIGOS NEGROS” – LONBO ARETOA – (ARRIGORRIAGA)
SARRERAK EROSI - MUCHOS AMIGOS NEGROS Hemen ez gara arrazistak. Hemen denok ditugu lagun beltz asko. Eta gauza asko entzuten da, gero eta delinkuentzia gehiago dagoela, jende horrek lana kenduko digula entzuten da. Berandu da. Kalean ez dabil inor. Ixtear doan taberna arrunt batean gertatzen da istorioa. Barruan, tabernako jabea eta bere lagun hoberena azkena hartzen ari dira. Oso lagun dirudite baina sekretuak eta traizioak ezkutatzen dizkiote batak besteari. Bat-batean, galduta dagoen migratzaile batek atea jotzen du eta mugikorra kargatzen uztea eskatzen die, Londresen dagoen alabarekin hitz egin ahal izateko. Mugikorrik gabe ezin du ez alabarekin hitz egin ezta bere bidaiarekin jarraitu ere. Gaua luzatzen da eta “bertakoek” hain urrunetik datorrenari lagundu egin nahi diote nola edo hala. Ezin elkar ulertu ordea. Istorio hau, taberna batera bizirik sartu eta bertatik bizirik gabe aterako den atzerritar baten istorioa da, nahigabean, isilpeko sekretuak nahastu baititu. Gauaren … [Irakurri gehiago...] about “MUCHOS AMIGOS NEGROS” – LONBO ARETOA – (ARRIGORRIAGA)
“DIVINA TRAGEDIA” – PABELLON 6 – (BILBAO)
SARRERAK EROSI - DIVINA TRAGEDIA Lurreko arazoek kontu jainkotiarrak nahasten dituztenean, zerua eta infernuaren arteko borroka zaharrak ezusteko norabidea hartzen du. Drama eta komediaren artean, antzezlan hau manipulazioaz eta giza ergelkeriaz mintzo da. Zentzugabekeriaren jolas bat, guden kritika batean. Fitxa artistikoa Egilea: Tomás Afán Muñoz. Euskarazko bertsioa: Idoia Barrondo. Zuzendaria: Saioa Iribarren Muñoz. Antzezleak: Silvia Larrauri de Miguel, Luix Mitxelena Mitxelena, Andrea Mora Ahedo, Uxue Fuertes Vega, Ziggy Docherty Sánchez, Aitzol Villahoz Prieto. Zuzendaritza laguntzailea: Gaizka Chamizo Mendikote, Ander Basaldua Castellanos. Jantzien diseinua: Mirari Aranburu Rodríguez. Eszenografia: María Casanueva. Argiztapen diseinua: Fernando Alcáuzar eta Edu Berja Miguel. Kartela: irrimarra. Diseinu grafikoa: Lucía Sáiz Báez. Ekoizpena: Gazte Konpainia. Eskerrak: Jare … [Irakurri gehiago...] about “DIVINA TRAGEDIA” – PABELLON 6 – (BILBAO)
“PORRUTATA (EZ PORRU EZ PATATA)” – AUDITORIO TXEMA BLASCO – (ALEGRIA-DULANTZI)
Porrutataren istorio kontatu eta abestu originala, porrua eta patata ez dena eta baratzearen diskriminazioa jasaten duena, marrazki original batzuen proiekzioaz ere laguntzen da, eta haiek ahotsa jartzen diete. Txorimalo zahar eta maitagarri batek kontatzen digun ipuin zirraragarria. … [Irakurri gehiago...] about “PORRUTATA (EZ PORRU EZ PATATA)” – AUDITORIO TXEMA BLASCO – (ALEGRIA-DULANTZI)
“LA TARARA” – KULTUR ETXEA – (ARANGUREN)
SanFran auzoan bizi da Rosa, haur biolinista. Liszt eta jada hilda dauden beste musikagile batzuk ikusten dituela uste du, eta horiek biolina jotzen laguntzen diotela. La Tararak, gauez lan egiten duen prostitutak, lagunduko dio mamuen aurkako borrokan. Rosa helduak eta Rosa haurrak elkarrekin egingo dute topo, sekretu baten inguruan joan-etorrian dabiltzan oroitzapenen artean: sute bat, errautsak eta babes-geruza bat bezala zabaltzen den ahanztura. Halako batean, tiradera batean aurkitutako maitasun-gutunek haurraren oroimen hautsia leheneratuko dute. Musikaz eta edertasunez beteta dagoen haurrak ez zeukan izuarentzat lekurik gordeta bere baitan. Josi Alvarado Alacanteko egilearen testuak 2019ko SGAEren Ana Diosdado I. antzerki-saria irabazi zuen. Sentsibilitate eta dotorezia handiko testua da, idatzita dagoena baino gehiago adierazteko gai dena, emozioa darien isiluneen bidez musika transmititzeko gai dena. Testuak thriller bokazioa du, eta poesiaren dardarak astintzen du. La … [Irakurri gehiago...] about “LA TARARA” – KULTUR ETXEA – (ARANGUREN)
“ITSAS BEHERA” – GAZTESZENA – (DONOSTIA)
SARRERAK EROSI - ITSAS BEHERA Bi gizabanako, beraiek eraikitako mundu batean isolatutako bi gizabanako, irteera baten bila dabiltza. Gogo handirik gabe egiten dute, funtsean badakitelako hor ondo daudela. Behintzat, egon badaude: ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Batak bestea dauka eta elkar zaintzeko beharra sumatzen dute. Heroiaren irudia errealitate sendoago baterako atetzat hartzen dute. Baina seguruenik giltzaz itxita egongo da. Itsas Behera izenburuak erreferentzia egiten die marea bizietarako prestaturik dauden pertsona horiei, gehienetan gizonei, beren etxea defendatzeko edo “gizadiak aurre egiten dien gai handietako edozeinen alde borrokatzeko” baina ez dira gai itsasbeherari aurre egiteko, harri zorrotzen mantu bat uzten baitu airean, lotsagabeki erakusten baitu ohean utzitako zabor guztia, geologiak begibistan uzten dituen mendeetako emozio ezkutuak, hurrengo glaziazioaren zain. Fitxa artistikoa Egileak: Espe López , Javier Barandiarán. Unai López de … [Irakurri gehiago...] about “ITSAS BEHERA” – GAZTESZENA – (DONOSTIA)