SARRERAK EROSI - NUNCA HE ESTADO EN DUBLIN Amesti familia Eguberri gaua ospatzeko bildu da, baina aurtengoa berezia da. Elena, hiru urtez ikusi ez duten alaba gaztea, Londresetik itzuli da azkenean. Baina ez dator bakarrik, Cindyrekin dator, bere neska-lagun irlandarrarekin. Denak daude desiratzen irlandarra ezagutzeko, baina inork ez du espero Cindy pertsonai ikusezin bat izatea, familia honen oreka hankaz gora jarriko duen Elenaren fantasia bat. Atetik sartzen den momentuan, pertsona bitxi hau onartu ala ez erabaki beharko dute. Gau zoro honetan zehar bakoitzak bere fantasia eta miseriak erakutsiko ditu, hemen ez baita inor libratzen. Eta elkar onartzeko zailtasunak izan arren, denak gauza berdinaren bila dabiltzala ikusiko dugu; bizitzen lagunduko dien ilusio baten bila. Fitxa artistikoa Egilea: Markos Goikolea Zuzendaritza: Mireia Gabilondo Antzezleak: Iñigo Aranburu, Iñigo Azpitarte, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia … [Irakurri gehiago...] about “NUNCA HE ESTADO EN DUBLIN” – TORREZABAL KULTUR ETXEA – (GALDAKAO)
euskal antzerkia
“HONDAMENDIA” – TEATRO BARAKALDO ANTZOKIA – (BARAKALDO)
SARRERAK EROSI - HONDAMENDIA Zaborra metafora bat da batzuetan. Baina ze metafora da kiratsa darion hau? 2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Edo haien senide ttipi eta apala, zorte txarra. Ardura eta erantzukizuna maskaratzeko mozorroak ere izan daitezke, ordea, hondamendiari jarritako hitzok. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat. 2020ko martxoa: covida heldu da. Osasun arazo batek bazterrean laga duen irrati-esataria, Zaldibarko zabortegiaren luiziari hitzak ematen saiatuko da. Egia, egitatea, kontakizuna... Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean? Nola eman liezaioke zentzua bere lanari eszenatokira igotzeko grina galdu ez duen dantzariak, absurdoak funtsezko oinarriak irauli dituenean? Ospitalean bertan, bere lana ahalik eta txukunen egiten saiatzen den erizain arretatsuak, lortuko ote du onik ateratzea? Bitartean, Zaldibarren, … [Irakurri gehiago...] about “HONDAMENDIA” – TEATRO BARAKALDO ANTZOKIA – (BARAKALDO)
“FOREVER” – TEATRO VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA – (DONOSTIA)
SARRERAK EROSI - FOREVER Keinu- eta maskara-antzerkia. Elkar izugarri maite duen bikote heterosexual batek maitasun horren emaitza den seme/alaba bat izateko gogo bizia du. Umea izateko zailtasunez betetako prozesu luze baten ondoren, eta horrek eragindako min, frustrazio eta akiduraren ondoren, azkenean haurdun geratzea lortuko dute. Bidean izandako oztopoen ondorioz, altxorra balitz bezala babestuko dute umea. Eta hura hainbeste babestuz, babesik gabe utziko dute. Berarentzat onena nahi izanda, bizitzatik babesteko tresnarik gabe utziko dute. Eta bizitzak min emango dio. 2019an, 5.000 espediente baino gehiago ireki ziren Espainian seme-alaben eta gurasoen arteko indarkeria-kasuengatik —horrela deitzen zaio gurasoek edo haien rola betetzen duten adinekoek seme-alabengandik behin eta berriro jasandako indarkeria fisiko edo psikologikozko jokabideari—. Amigo Fundazioaren arabera, zenbaki horrek Espainian ustez gertatzen diren kasu guztien % 10 edo % 15 bakarrik biltzen … [Irakurri gehiago...] about “FOREVER” – TEATRO VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA – (DONOSTIA)
“ANTONIA” – CASA DE CULTURA DE ZIZUR MAYOR – (ZIZUR MAYOR)
SARRERAK EROSI - ANTONIA Idazle batek ez ditu onartu medikuak proposatu dizkion ariketak oroimena berreskuratzeko eta, gisa horretan, diagnostikatu dioten gaitz arraroaren aurrerapena eragozteko. Oroitzapenak, ordea, azaleratu dira eta haren amatxiren eta osabaren ahotsak agertuko zaizkio. Amatxi, Antonia Olmero Ramos, Errepublikako ekintzaile sindikalista; eta osaba, Álvaro Retana, Antoniaren anaia, idazle gaya. Lanak denborazko bidaia proposatzen du iraganaren eta orainaren artean, bai eta sormenezko bidaia bat ere, errealitatearen eta fikzioaren artean. Fitxa artistikoa Testuaren egilea: Javier Liñera Musikaren egilea: Orsa Tizul Zuzendaria: Javier Liñera Ikuskizunaren iraupena: 80 minutos Antzezle kopurua: 4 Antzezleak: Aitor Pérez Begoña Martín Treviño Audiovisuales: Charo Polentinos Raúl Camino Generoa: Gaur egungoa Ikuskizunaren … [Irakurri gehiago...] about “ANTONIA” – CASA DE CULTURA DE ZIZUR MAYOR – (ZIZUR MAYOR)
“HOBE IXILIK!” – HERRIKO ANTZOKIA – (ELGOIBAR)
SARRERAK EROSI - HOBE IXILIK! Bata zein bestea... Biak ala biak... Elkarri kontu-kontari eta, aldi berean, kontraesak; “Ez zenuen zertan esan! Eta, batez ere, fede txarreko baten aurrean. Hain zuzen, gaur egun, edozer esanda ere, eztabaidarako gai bihurtzen baita. Me Too... Aldaketa Klimatikoa, amatasun subrogatua. Eztabaida dantzan dago, baina non eta nola eztabaidatzen den beste kontu bat da. Ez dakigu. Gizarte honen arauak konplexuak dira oso. Nork esan dezake zerbait? Noiz? Nori? Eta zer tenoretan? Areago, ustez adierazpen-askatasuna nagusi den guneetan, jada zenbait gauza ezin dira aipatu ere egin. Egunero erabili ohi ditugun hitz arruntetatik hasita, galdera existentzialetaraino eta, zer esanik ez, familiarteko sekretuak baldin badira. Egilea: Salomé Lelouch. Zuzendaritza: Begoña Bilbao Lejarzegi. Antzezleak: Itziar Ituño, Ramón Agirre. … [Irakurri gehiago...] about “HOBE IXILIK!” – HERRIKO ANTZOKIA – (ELGOIBAR)
“TOTO” – NESTOR BASTERRETXEA ARETOA – (BERMEO)
Galdu egin den txakurra eta desagertzen ari den bikotea. Maik eta Joseluk Toto txakurtxoaren kustodia partekatzen dute. Toto komedia olinpikoa da. Totok belaunaldiz belaunaldi iraun duen sagastien adina dauka edota txakurkume batena ere bai. Totok maitasunaren zuri-beltzaz hitz egiten du oro har, eta bere magnitude kosmiko osoan. Joselu, Mai eta Toto, oraintxe bertan, gizateriaren eta animaltasunaren artean daude. Aktoreak: Miren Gojenola, Asier Hernandez. … [Irakurri gehiago...] about “TOTO” – NESTOR BASTERRETXEA ARETOA – (BERMEO)