SARRERAK EROSI - YARIN YARIN elkarrekin imajinatzen dugun etorkizuna da; bestearen begiradarako leihoa, non elkarrizketak piztutako orriak agertzen diren. YARIN sustraia da. YARIN topaketa da. YARIN elkarrizketa da. YARIN etorkizunaren sinonimoa da eta bestearen leihora egindako begirada konplizea. Sustraia, sakontasuna, irekitasuna, unibertsaltasuna... Andrés Marín eta Jon Mayaren ibilbide eta nortasunekin oso lotuta dauden ezaugarriak dira. Marinen sustrai flamenkoa eta Mayaren euskal dantza dira bien sorkuntzaren abiapuntuko tresnak, eta hortik aurrera, biak beste kultura, diziplina eta errealitate artistiko batzuekin elkartzeko etengabeko elkarrizketan murgiltzen dira. Julen Achiary lagunduko die bere zuzeneko ahotsarekin. FITXA ARTISTIKOA Ideia originala eta koreografia: Jon Maya & Andrés Marín Dantzariak: Jon Maya & Andrés Marín Ahotsa eta perkusioa: Julen Achiary Koreografia-laguntzailea eta kanpoko begirada: Sharon Fridman Soinu-espazioaren … [Irakurri gehiago...] about “YARIN” – MUXIKEBARRI – (GETXO)
euskal antzerkia
“KELONIA ETA ITSASOA” – KULTUR LEIOA – (LEIOA)
SARRERAK EROSI - KELONIA ETA ITSASOA Ilargirik gabeko gau batek jaioko da dortoka txikia hondartzan. Bere senak argi eta garbi adieraziko dio itsasora iristeko izarrek ur gainean egiten duten isla jarraitu behar duela. Hala ere, zibilizazioko argiek nahastuta, hirian barrena murgilduko da, guztiz ezberdina den mundu batera. Abesti itxurako bat da Kelonia, adiskidetasunari eta biziraupenari buruzkoa. Dortoka txikiak bere lekua bilatu beharko du, batzuei mesede egiten dienak, beste batzuei kalte egin diezaiokeen (eta alderantziz) mundu batean. Istorio xamur eta dibertigarria, antzoki bateko bastidoreen artean kontatua, zuzeneko musikaren eta objektuen antzerkiaren bidez. Fitxa artistikoa Zuzendaria: Dora Cantero Musika: Fran Lasuen Aktorea: Nerea Ariznabarreta Musika zuzenean: Maider López … [Irakurri gehiago...] about “KELONIA ETA ITSASOA” – KULTUR LEIOA – (LEIOA)
“ITSAS BEHERA” – SOCIAL ANTZOKIA – (BASAURI)
SARRERAK EROSI - ITSAS BEHERA Bi gizabanako, beraiek eraikitako mundu batean isolatutako bi gizabanako, irteera baten bila dabiltza. Gogo handirik gabe egiten dute, funtsean badakitelako hor ondo daudela. Behintzat, egon badaude: ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Batak bestea dauka eta elkar zaintzeko beharra sumatzen dute. Heroiaren irudia errealitate sendoago baterako atetzat hartzen dute. Baina seguruenik giltzaz itxita egongo da. Itsas Behera izenburuak erreferentzia egiten die marea bizietarako prestaturik dauden pertsona horiei, gehienetan gizonei, beren etxea defendatzeko edo “gizadiak aurre egiten dien gai handietako edozeinen alde borrokatzeko” baina ez dira gai itsasbeherari aurre egiteko, harri zorrotzen mantu bat uzten baitu airean, lotsagabeki erakusten baitu ohean utzitako zabor guztia, geologiak begibistan uzten dituen mendeetako emozio ezkutuak, hurrengo glaziazioaren zain. Fitxa artistikoa Egileak: Espe López , Javier Barandiarán. Unai López de … [Irakurri gehiago...] about “ITSAS BEHERA” – SOCIAL ANTZOKIA – (BASAURI)
“LEHENDAKARI GAIA” – ANTZOKI ZAHARRA – (DONOSTIA)
COMPRAR ENTRADAS - LEHENDAKARI GAIA Lehendakari hautatu berria inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen ari da; azken orduan, ordea, arazo larri bat sortuko zaio. Izan ere, ekitaldia eta hitzaldia eman beharrak aurpegian tik arraro, barregarri eta aguanta ezina eragin dio hautetsiari. Kendu ezina. ekitaldi nagusia izorratzeko arriskua dago. Arazoa bideratzeko psikiatra bat ageriko da eta ondorioz, bien artean berriketaldi dibertigarri eta nahasgarri bat sortuko da. Zer du bakoitzak ezkutatzeko? Zein dira bakoitzaren benetako motibazioak? Atzera begiratuta, bizitzan zerk ekarri ditu dauden lekura? Eta batez ere, bata zein bestea, euren eginkizunetan bokaziodunak al dira? Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga dira Ramon Madaularen komedia honen protagonista, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean. … [Irakurri gehiago...] about “LEHENDAKARI GAIA” – ANTZOKI ZAHARRA – (DONOSTIA)
“EZ NAIZ INOIZ DUBLINEN EGON” – USURBE ANTZOKIA – (BEASAIN)
SARRERAK EROSI - EZ NAIZ INOIZ DUBLINEN EGON Amesti familia Eguberri gaua ospatzeko bildu da, baina aurtengoa berezia da. Elena, hiru urtez ikusi ez duten alaba gaztea, Londresetik itzuli da azkenean. Baina ez dator bakarrik, Cindyrekin dator, bere neska-lagun irlandarrarekin. Denak daude desiratzen irlandarra ezagutzeko, baina inork ez du espero Cindy pertsonai ikusezin bat izatea, familia honen oreka hankaz gora jarriko duen Elenaren fantasia bat. Atetik sartzen den momentuan, pertsona bitxi hau onartu ala ez erabaki beharko dute. Gau zoro honetan zehar bakoitzak bere fantasia eta miseriak erakutsiko ditu, hemen ez baita inor libratzen. Eta elkar onartzeko zailtasunak izan arren, denak gauza berdinaren bila dabiltzala ikusiko dugu; bizitzen lagunduko dien ilusio baten bila. Fitxa artistikoa Egilea: Markos Goikolea Zuzendaritza: Mireia Gabilondo Antzezleak: Iñigo Aranburu, Iñigo Azpitarte, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia Eszenografia: Fernando Bernues … [Irakurri gehiago...] about “EZ NAIZ INOIZ DUBLINEN EGON” – USURBE ANTZOKIA – (BEASAIN)
“HONDAMENDIA” – ARRIOLA ANTZOKIA – (ELORRIO)
SARRERAK EROSI - HONDAMENDIA Zaborra metafora bat da batzuetan. Baina ze metafora da kiratsa darion hau? 2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Edo haien senide ttipi eta apala, zorte txarra. Ardura eta erantzukizuna maskaratzeko mozorroak ere izan daitezke, ordea, hondamendiari jarritako hitzok. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat. 2020ko martxoa: covida heldu da. Osasun arazo batek bazterrean laga duen irrati-esataria, Zaldibarko zabortegiaren luiziari hitzak ematen saiatuko da. Egia, egitatea, kontakizuna... Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean? Nola eman liezaioke zentzua bere lanari eszenatokira igotzeko grina galdu ez duen dantzariak, absurdoak funtsezko oinarriak irauli dituenean? Ospitalean bertan, bere lana ahalik eta txukunen egiten saiatzen den erizain arretatsuak, lortuko ote du onik ateratzea? Bitartean, Zaldibarren, … [Irakurri gehiago...] about “HONDAMENDIA” – ARRIOLA ANTZOKIA – (ELORRIO)