SARRERAK EROSI - LAS QUE FUERON SILENCIO Josefina, Magdalena, Dolores Isabel, Rosario… Horiek dira protagonisten izenak. Niretzat, benetako heroiak dira: bizimodu guztiz latza izan zuten askotariko emakumeak, gertatu zitzaiena merezi ez zutenak eta inoiz justizia egin ez zaienak. Talde honek, dramaturgiaren bidez frankismoaren aurkako erresistentziaren zelula txiki bat bezala sortuak, bere ahotsa entzunarazi nahi du inork entzun nahi ez duen lekuetan. Horixe da haien zeregina, haien gatazka eta haien drama. Eta zergatik idatzi hau? Ez al zen hobe izango orrialdea pasatzea, isiltasunean moldatzea eta hori guztia atzean uztea? Inoiz ere ez. Batzuetan isilik egotea gezurra esatea baita. Eta oraingoan ere hitzak bidea ireki behar du, oihala altxatu eta zauriak azaleratu, aireak zauri horiek senda ditzan eta, horrela, historiaren haragia ustel ez dadin, hori gure oraina kondenatzea izango bailitzateke. Ikusten ari gara. Bizitzen ari gara. Deitoratzen ari gara. Hitz egitea, esandakoa … [Irakurri gehiago...] about “LAS QUE FUERON SILENCIO” – TEATRO ARRIAGA ANTZOKIA – (BILBAO)
euskal antzerkia
“HONDAMENDIA” – SAROBE – (URNIETA)
SARRERAK EROSI - HONDAMENDIA Zaborra metafora bat da batzuetan. Baina ze metafora da kiratsa darion hau? 2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Edo haien senide ttipi eta apala, zorte txarra. Ardura eta erantzukizuna maskaratzeko mozorroak ere izan daitezke, ordea, hondamendiari jarritako hitzok. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat. 2020ko martxoa: covida heldu da. Osasun arazo batek bazterrean laga duen irrati-esataria, Zaldibarko zabortegiaren luiziari hitzak ematen saiatuko da. Egia, egitatea, kontakizuna... Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean? Nola eman liezaioke zentzua bere lanari eszenatokira igotzeko grina galdu ez duen dantzariak, absurdoak funtsezko oinarriak irauli dituenean? Ospitalean bertan, bere lana ahalik eta txukunen egiten saiatzen den erizain arretatsuak, lortuko ote du onik ateratzea? Bitartean, Zaldibarren, … [Irakurri gehiago...] about “HONDAMENDIA” – SAROBE – (URNIETA)
“HOBE IXILIK!” – MERKATU ZAHARRA – (ERANDIO)
SARRERAK EROSI - HOBE IXILIK! Bata zein bestea... Biak ala biak... Elkarri kontu-kontari eta, aldi berean, kontraesak; “Ez zenuen zertan esan! Eta, batez ere, fede txarreko baten aurrean. Hain zuzen, gaur egun, edozer esanda ere, eztabaidarako gai bihurtzen baita. Me Too... Aldaketa Klimatikoa, amatasun subrogatua. Eztabaida dantzan dago, baina non eta nola eztabaidatzen den beste kontu bat da. Ez dakigu. Gizarte honen arauak konplexuak dira oso. Nork esan dezake zerbait? Noiz? Nori? Eta zer tenoretan? Areago, ustez adierazpen-askatasuna nagusi den guneetan, jada zenbait gauza ezin dira aipatu ere egin. Egunero erabili ohi ditugun hitz arruntetatik hasita, galdera existentzialetaraino eta, zer esanik ez, familiarteko sekretuak baldin badira. Egilea: Salomé Lelouch. Zuzendaritza: Begoña Bilbao Lejarzegi. Antzezleak: Itziar Ituño, Ramón Agirre. … [Irakurri gehiago...] about “HOBE IXILIK!” – MERKATU ZAHARRA – (ERANDIO)
“KELONIA ETA ITSASOA” – SERANTES KULTUR ARETOA – (SANTURTZI)
SARRERAK EROSI - KELONIA ETA ITSASOA Ilargirik gabeko gau batek jaioko da dortoka txikia hondartzan. Bere senak argi eta garbi adieraziko dio itsasora iristeko izarrek ur gainean egiten duten isla jarraitu behar duela. Hala ere, zibilizazioko argiek nahastuta, hirian barrena murgilduko da, guztiz ezberdina den mundu batera. Abesti itxurako bat da Kelonia, adiskidetasunari eta biziraupenari buruzkoa. Dortoka txikiak bere lekua bilatu beharko du, batzuei mesede egiten dienak, beste batzuei kalte egin diezaiokeen (eta alderantziz) mundu batean. Istorio xamur eta dibertigarria, antzoki bateko bastidoreen artean kontatua, zuzeneko musikaren eta objektuen antzerkiaren bidez. Fitxa artistikoa Zuzendaria: Dora Cantero Musika: Fran Lasuen Aktorea: Nerea Ariznabarreta Musika zuzenean: Maider López … [Irakurri gehiago...] about “KELONIA ETA ITSASOA” – SERANTES KULTUR ARETOA – (SANTURTZI)
“ALDERRAY” – OLALDE ARETOA – (MUNGIA)
Alderray pertsonaien ehiztaria eta istorio kontalaria da. Horretan aritu da bizitza osoan, kalerik kale pertsonaia berezien bila ibiltzen. Sena du, giza fauna ugarian, kontatzea merezi duten istorioak antzemateko. Gero, edozein kale kantoi edo plazatan, istorio horiek kontatzen dizkie entzun nahi dutenei, borondatearen truke. Alderray errari bizi izan da beti, askatasun osoan, nahita aukeraturiko bakardadean. Baina gaztaroa aspaldi joan zen eta orduko kemena galdua dauka. Orain askatasuna eta bakardade erabatekoa zama bihurtu zaizkio. Une honetantxe agertu da bere bizitzan neska gazte bat, Alderrayren lanaren mireslea, bere ondoan ofizioa ikasi nahi duena. Bizitzak misantropo garratz eta asozial bihurtu du ehiztari zaharra, baina hala ere bere ondoan onartuko du, morroi gisa. Ustegabeko etorrera honek zerbait hautsi du Alderrayren barrenean. Fitxa artistikoa Autor y director: Patxo Telleria Intérpretes: Mikel Martinez, Sandra Fdez. Aguirre Espacio … [Irakurri gehiago...] about “ALDERRAY” – OLALDE ARETOA – (MUNGIA)
“TODAS LAS HIJAS” – TEATRO BARAKALDO ANTZOKIA – (BARAKALDO)
SARRERAK EROSI - TODAS LAS HIJAS Todas las hijas bost emakume aktoreren historia da. Haien bizitzaren ipuina da. Bost emakumek hitz egiten dute hitz egiteko beharra dutelako, honaino nola iritsi diren kontatzeko, beren bizitzak eta artea nola bizi izan dituzten adierazteko eta galdera honi erantzuteko: zergatik sentitzen duten kezka bat beren bularraren barren-barrenean, bihotzaren eta biriken artean, sentimenduak eta arnasa kokatzen diren lekuan. Agian, mina da; edo beldurra, besterik ez; edo adina; edo bakardadea; edo maitasuna, batzuetan min ematen baitu; edo trebeska geratu den barre bat. Baina denak gogoratzen dira beren amaz, horregatik dira denak alabak. Eszenatoki baten atzeko aldean gaude, 5 emakumeak misterioz eta indarkeriaz betetako lan bat entseatzen ari dira. Iluntasunean murgildurik, eszenatokiaren oihartzunek gogora ekarriko dizkiete emakume aske eta independente izaten lagundu dieten bizitzako pasarteak. Baina bidea ez da erraza izan, eta oraindik ere ez da erraza, … [Irakurri gehiago...] about “TODAS LAS HIJAS” – TEATRO BARAKALDO ANTZOKIA – (BARAKALDO)