SARRERAK EROSI - MOTO – MEMBRA JESU NOSTRI Dietrich Buxtehudek 1680. urtean konposatu zuen Membra Jesu Nostri kontzertuaren antzezpena ikusi eta entzungo dugu Arriagan. Kristoren oinei, belaunei, eskuei, aldeari, bularrari eta bihotzari eskainitako zazpi kantataz osatutako zikloa eta Eneko Sagardoy aktoreak idatzi eta antzeztutako testua elkarrizketan arituko dira. Sagardoyren testuak ustezko moto-istripu batean betirako desagertu den gizona eta geratu den pertsonaren maitasuna ditu hizpide. Nabarmentzekoak dira musikagilearen ausardia eta talentua, haren planteamenduen zorroztasuna, forma-berritasuna eta perfekzioaren etengabeko bilaketa. Hala, Johann Sebastian Bachekin ere alderatu daiteke. Andoni Sierraren musika-zuzendaritza bikaina eta Conductus Ensembleren doinua Lucía Astigarragaren eszena garaikidearekin uztartzen dira galderez osatutako ikuskizunean. «Zenbateraino hitz egiten dute gure gorputzek gutaz? Pertsonaren zerbait geratzen al da haren gorpuan? Zer geratzen da … [Irakurri gehiago...] about MOTO – MEMBRA JESU NOSTRI – TEATRO ARRIAGA ANZTOKIA – (BILBAO)
euskal antzerkia
“AMA” – TEATRO FELIX PETITE ANTZOKIA – (VITORIA)
SARRERAK EROSI - AMA AMAk pertsona hauskor eta ikarati batzuen berezko indarra du hizpide. Goretsi nahiko luke zaintzaren baitan dagoen edertasun epikoa. Guraso zaharren zaintza, apurka-apurka hiltzen doazen horiek, hil ahala gure bizitza zati bat ere haiekin eramaten dutelarik. AMAk emozio sakonena dantzan jarriko du, sakontasun hori egunerokotasunetik erreskatatuz, eta han nahastuko dira prosaikoa eta fantastikoa, magia eta oroitzapena, artea eta irria, absurdoa eta tragikoa. AMA egunerokotasunean aurkitu ahal diren super-anti-heroiei buruzko istorioa da. Errealitatearen latzari aurrez aurre begiratu behar zaio, eta aurre egin erotuko ez bagara. Latzaren latzean edertasun printzak aurkitu ditzakegu horrela, eta edertasuna agertzen den aldiro, zorion itxaropera ernatzen da. Ficha artística Egilea eta zuzendari: Jokin Oregi Kanpo begirada: Pablo Messiez Zuzendari laguntzailea: Ana Meabe Jokalariak: Ana Martínez, Javier Renobales, Anduriña … [Irakurri gehiago...] about “AMA” – TEATRO FELIX PETITE ANTZOKIA – (VITORIA)
“SOLO CRÍOS, CRÍOS SOLOS” – MUXIKEBARRI – (GETXO)
SARRERAK EROSI - SOLO CRÍOS, CRÍOS SOLOS Principal, Arriaga eta Victoria Eugenia antzokien eta Zanguango Teatroren koprodukzio honek, antzerki dokumentaleko pieza baten bitartez, hitza eman nahi die bakarrik dauden adingabe atzerritarrei, nortzuk diren eta zer esan nahi diguten ulertzeko. Agertokian, jatorri desberdineko nerabeek bere buruari kontatzen diote, antzerkian jolastuz eta ezarritako roletatik ihesiz eta adjektiborik gabe, umoretik, errealitatetik eta axolagabekeriatik, nola bilatzen duten bizitza berri bat. Fitxa artistikoa Ideia originala: Paco Gámez Egileak: Paco Gamez eta Miguel Muñoz Testua: Paco Gámez Interpreteak: - Sulayman Tamba - Youssef Hachad - Hamza El Manuuti - Fatou Ceesay - Ibrahim Hachad - Anas El Faqir - Bilal Boide - Benouarouar Ali Nazim - Mohamed Zourgui Hizkuntza: gaztelania Iraupena: 59 min … [Irakurri gehiago...] about “SOLO CRÍOS, CRÍOS SOLOS” – MUXIKEBARRI – (GETXO)
“UP!” – EZKURDI – (DURANGO)
Xabi Larrearen ikuskizuna. Zirkua eta magia batzen dituen saioa. … [Irakurri gehiago...] about “UP!” – EZKURDI – (DURANGO)
“KASKAROT” – LEITZAKO HERRI ARETOA – (LEITZA)
Agure batek istorioa bat kontatuko du. Aner gizarte distopiko batean bizi da, non dantzatzea debekatuta dagoen. Anerri izugarri gustatzen zaio dantza egitea eta horrek arazo larriak sortzen dizkio. Kaskarot Anerren "alter egoa" da. Bere ingenio eta zentzuaren bidez, Anerri erakutsiko dio bere egoerari buelta ematen eta arauen aurrean bere adierazpen askatasuna lehenesten. Fitxa: Egilea: Gartxot Unsain Letona Zuzendaritza: Florentino Badiola Antzezleak: Maryse Urruty, Jon Koldo Vázquez eta Javier Fernandez Zuzendaritza teknikoa: ATX Teatroa Produkzioa: ATX Teatroa Musika: Gartxot Unsain Letona Eszenografia: ATX Teatroa Jantziak: Idoia Beratarbide … [Irakurri gehiago...] about “KASKAROT” – LEITZAKO HERRI ARETOA – (LEITZA)
“ITSAS BEHERA” – TEATRO BARAKALDO ANTZOKIA – (BARAKALDO)
SARRERAK EROSI - ITSAS BEHERA Bi gizabanako, beraiek eraikitako mundu batean isolatutako bi gizabanako, irteera baten bila dabiltza. Gogo handirik gabe egiten dute, funtsean badakitelako hor ondo daudela. Behintzat, egon badaude: ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Batak bestea dauka eta elkar zaintzeko beharra sumatzen dute. Heroiaren irudia errealitate sendoago baterako atetzat hartzen dute. Baina seguruenik giltzaz itxita egongo da. Itsas Behera izenburuak erreferentzia egiten die marea bizietarako prestaturik dauden pertsona horiei, gehienetan gizonei, beren etxea defendatzeko edo “gizadiak aurre egiten dien gai handietako edozeinen alde borrokatzeko” baina ez dira gai itsasbeherari aurre egiteko, harri zorrotzen mantu bat uzten baitu airean, lotsagabeki erakusten baitu ohean utzitako zabor guztia, geologiak begibistan uzten dituen mendeetako emozio ezkutuak, hurrengo glaziazioaren zain. Fitxa artistikoa Egileak: Espe López , Javier Barandiarán. Unai López de … [Irakurri gehiago...] about “ITSAS BEHERA” – TEATRO BARAKALDO ANTZOKIA – (BARAKALDO)