SARRERAK EROSI - BOST MINUTUN Nekane eta Koldo. Haurdunaldi testa. Bost minutu falta dira emaitza jakiteko. Guraso izateko prest ote daude? Gurasoak izan nahi al dute? Aurrerapauso bat da edo amildegira jauzi bat? Ezkajintasuna, antsietatea, beldurra, itxaropena. Nekanerentzat, 42 urterekin, bere azken aukera izan daiteke ama izateko; Koldok urte batzuk gehiago dauzka etaheldutasuna lortzeko behar duen aitzakia litzateke aitatasuna. Baina, hori al da nahi dutena? Jaiotze-indizeak sekula baino beherago egin duten garai hauetan,guraso izateko erabakia ondo pentsatutakoa eta neurtua izaten da.Zergatik, baina? Berekoikeria ote? Beldurra? Axolagabekeria? Noiz ote da une aproposa? Existitzen al da? Seme-alabarik gabe pozik bizi al daiteke? Egoera onartzeko gai ote gara? BOST MINUTUN (“Entre ella y yo”), Pablo Mir antzerkigile argentinarrak idatzitako komedia honek hiru denboraldi daramatza dagoeneko karteldegitan eta bidean, sari ugari jaso du. Obra honek, umore … [Irakurri gehiago...] about “BOST MINUTUN” – SOCIAL ANTZOKIA – (BASAURI)
euskal antzerkia
“SOLO CRÍOS, CRÍOS SOLOS” – TORREZABAL KULTUR ETXEA – (GALDAKAO)
SARRERAK EROSI - SOLO CRÍOS, CRÍOS SOLOS Principal, Arriaga eta Victoria Eugenia antzokien eta Zanguango Teatroren koprodukzio honek, antzerki dokumentaleko pieza baten bitartez, hitza eman nahi die bakarrik dauden adingabe atzerritarrei, nortzuk diren eta zer esan nahi diguten ulertzeko. Agertokian, jatorri desberdineko nerabeek bere buruari kontatzen diote, antzerkian jolastuz eta ezarritako roletatik ihesiz eta adjektiborik gabe, umoretik, errealitatetik eta axolagabekeriatik, nola bilatzen duten bizitza berri bat. Fitxa artistikoa Ideia originala: Paco Gámez Egileak: Paco Gamez eta Miguel Muñoz Testua: Paco Gámez Interpreteak: - Sulayman Tamba - Youssef Hachad - Hamza El Manuuti - Fatou Ceesay - Ibrahim Hachad - Anas El Faqir - Bilal Boide - Benouarouar Ali Nazim - Mohamed Zourgui Hizkuntza: gaztelania Iraupena: 59 min … [Irakurri gehiago...] about “SOLO CRÍOS, CRÍOS SOLOS” – TORREZABAL KULTUR ETXEA – (GALDAKAO)
“FAKE. TRAMPANTOJO” – ZORNOTZA ARETOA – (AMOREBIETA)
SARRERAK EROSI - FAKE. TRAMPANTOJO Gabon Zahar gaua da. Lucía eta Celia, ahizpak; Xabier, Celiaren senarra; Pablo, Lucíaren semea; eta Uxue, bere lehengusina; denak, gelditzen zaien bizitza osoaren lehen eguna dela ospatzen ari dira. Baina ospakizun hau begiari tranpa bat baino ez da. Amama, benetako kanpaien aurretik ohera eramateko plantak egiten ari baitira. Baina behin amama lo dagoela, guztiak benetan diren bezala joka dezakete. Eta momentu hortan bertan hasten dira arazoak. "Fake" anglizismo bat da eta gaur egun eremu digitalean erabiltzen da faltsua edo errealitatearen kopia bat izanik, egiazko bezala erakusten den orori erreferentzia egiteko. Begiari tranpa, aldiz, norbaiti, benetan ez dena erakutsi nahian egiten zaion tranpa edo iruzurra. Gezurra gure kondizio bilakatu da. Zenbat eta gehiagotan kontatu gezur bat gure buruari, gero eta gehiago sinisten dugu berau egia dela, eta hori da gezurretan okerrena. Egia da ihesi doana. Fitxa artistikoa Egilea: David Caiña … [Irakurri gehiago...] about “FAKE. TRAMPANTOJO” – ZORNOTZA ARETOA – (AMOREBIETA)
“eRRe. ALDARRI BAT BERTSOZ” – TXOSNAGUNEA – (DURANGO)
Zer da burua gorputzik gabe? Bizitza heriotzarik gabe? Zer da natura kulturarik gabe? Eta emakumea gizonik ez bada? Guztiak bi, bate bestearen definizio. Baina inoiz ez berdinetik berdinera. Jendartea oro har dikotomien edo binarismoen baitan antolatzen dela gauza jakina da. Mundua bereizteko eta jendea sailkatzeko baliatzen diren etiketok eskaintzen duten markoa egokia izan daiteke norbere gorputzak, eta baita bertsolaritza ere, zeharkatzen dituzten hainbat fenomenori buruz hausnartu eta sortzeko. Hortik abiatuta, aipatutako dualismoetan hausturak proposatzen ditu eRRek, bertsolaritzaren, antzerkiaren, musikaren eta poesiaren arteko mugak lausotuz. Pospoloak: Haizea Arana, Oihana Arana, Aner Peritz, Leire Vargas. Zuzendaritza eta aholkularitza: Edurne Azkarate, Eider Perez, Miren Amuriza … [Irakurri gehiago...] about “eRRe. ALDARRI BAT BERTSOZ” – TXOSNAGUNEA – (DURANGO)
“FAMILIA SAREKADA” – TEATRO PRINCIPAL ANTZOKIA – (DONOSTIA)
SARRERAK EROSI - FAMILIA SAREKADA “FAMILIA SAREKADA”RI BURUZ: Bere etxean afaltzen ari den familia batek Informatika Delituen Unitatearen (IDU) sarekada jasan du, familiako kideren batek etxe-porno sare bat darabilen susmoa dagoelako. Informatika Delituen Unitateko komisarioa, Villaorduñatarren etxean sartuko da eta familia bereko lau kideak atxilotuko ditu. Zerbitzari informatiko partekatu batean pornografia sare bat edukitzea leporatzen die. Hasiera batean, denak egozten zaizkien delituen errudun direla ematen du, baina ikusleak pixkanaka jakingo du akusazioen oinarri diren artxiboak ez direla diruditenak. Ikusleak pertsonaien errugabetasunaz ohartzen diren neurrian, familiako kideek elkarri susmoa hartuko diote, baita norberak bere burua ere zalantzan jarriko du, komisarioaren galdeketapean jartzen diren bitartean. Probak aztertu ahala, Koldo, Aitor, Nora eta Monika konturatu dira, beti sarera konektatuta egon arren, euren artean erabat deskonektatuta daudela. Familiak … [Irakurri gehiago...] about “FAMILIA SAREKADA” – TEATRO PRINCIPAL ANTZOKIA – (DONOSTIA)
“YERMA” – LONBO ARETOA – (ARRIGORRIAGA)
SARRERAK EROSI - YERMA BERA bilbotar artista ospetsua da. Bere senarra, negozio-gizon arrakastatsua. Bere ahizpa, bizitzak harrapatutako andrea. Bere ama, besarkadarik inoiz eman ez zion gizaki hori. Eta bere mutil-lagun ohia ama izateko aukera ekarri zezakeena. Hona hemen BERA, gure YERMA, eta bere ingurunea. Andre gazte hau Puerto Escondidoko tekila baten, Goako bhang lassi baten, edo Alexanderplatzeko garagardo hotz baten moduan dario agertoki honetan zehar. Agian sakrilegioa izan liteke Lorca idazlea aipatu barik YERMA antzezlana gogora ekartzea, baina hitz horrek gaur egun seme-alabarik eduki ezinik dabiltzan andre guztien berbak biltzen ditu. Asko direlako, nahiz eta inork ez aipatu. Eta bera bezalakoak dira: modako jatetxeetan afaltzen duten andre arrakastatsuak, herrialde exotikoetara bidaiatzen dutenak, jaialdietan gogo handiz dantzan dabiltzanak, telefono garestiak eta zirkulu sozial inbidiagarriak dituztenak. BERA andre guzti horien artean dago: andre arruntak, … [Irakurri gehiago...] about “YERMA” – LONBO ARETOA – (ARRIGORRIAGA)