SARRERAK EROSI Anita Maravillasen zazpigarren lana da Andereño. Haurrentzako eta familientzako txotxongilo-ikuskizuna da, irakasle baten eta bere eskola txikiaren istorioa kontatzen duena, maitasunetik eta elkarren zaintzatik eraikitako eskolarena, alegia. Istorio honen bidez, maistra ausart haien hitzek bidaiatu egiten dute, eta belarrira xuxurlatzen digute aske izateko lehen baldintza saiatzea dela. Anita Maravillasen txotxongiloek estetika zaindua dute ezaugarri. Hori ezinbestekoa da konpainiarentzat; izan ere, edertasunaren gaia funtsezko adierazpide gisa ulertzen du, mugimendua zainduz, bere bizitza-ilusio delikatua lortzeko. Fitxa Jatorrizko ideia: Miren Larrea Zuzendaria: Iván Alonso Txotxongiloen diseinua eta eraikuntza: Valentina Raposo Zuzendaritza artistikoa eta teknikoa: Ion Chavez Antzezleak: Miren Larrea/Maren Basterretxea, Valentina Raposo Jatorrizko musika eta bertsioak: Fran Lasuen … [Irakurri gehiago...] about “ANDEREÑO” – BITERI KULTUR ETXEA – (HERNANI)
antzerkia euskeraz
“ITSAS BEHERA” – SOREASU ANTZOKIA – (AZPEITIA)
SARRERAK EROSI Bi gizabanako beraiek eraikitako mundu batean bizi dira. Unibertsoak planik ez duela sinetsita, egotea erabakitzen dute, ondo eta elkarrekin, egonean. Bizitza konplexua dela sentitzen dute, ez duela merezi borrokatzea eta, aldi berean, burdinazko borondatearekin bizitzeko beharra dute. Kontraesan horrek batzuetan harriduran kokatzen ditu eta beste batzuetan neke existentzialean. Beren ekintzek ez dute xederik baina zentzua ematen saiatzen dira. Ororen gainetik, existitzeko beharraz hitz egiten digun komedia da, kosmosa eta lurraren artean, malenkonia eta kabaretaren artean, materia ilunaren eta karaokearen artean toki bat aurkitzeko beharraz ari dena. Jainko eta munstroen artean. Azken aldiz errautsetatik birsortzen diren bi fenix-hegazti. Bi gizon beren suizida sena zapaltzen beren edukazioagatik. Bi aktore kezkatuta dauden plantak egiten. Itsas behera. Etxean tanga, txankleta eta lumazko berokiaren ibiltzearen existentzialismoa. … [Irakurri gehiago...] about “ITSAS BEHERA” – SOREASU ANTZOKIA – (AZPEITIA)
“ANDEREÑO” – CENTRO CULTURAL NIESSEN – (ERRENTERIA)
SARRERAK EROSI Lan honek, izenburuak dioen bezala, andereño baten istorioa kontatzen du. Gerra garaiko andereñoei omenaldi bat egin nahi diete. Fabula ipuinetan oinarritutako estetika sortu dute, bere ikasleak animaliak dira eta. Protagonistak zaintzan eta askatasunean oinarritutako eskola polit bat eraikiko du, baina nagusiek gerra bat hasten dute eta hainbeste amestutako eskola hori atzean utzi beharko dute bidaia luze bati ekiteko. Fitxa artistikoa Jatorrizko ideia: Miren Larrea Zuzendaritza: Iván Alonso Titereen diseinua eta eraikuntza: Valentina Raposo Zuzendaritza artistikoa eta teknikoa: Ion Chavez Interpreteak: Miren Larrea / Maren Basterretxea/ Valentina Raposo Jatorrizko musika eta bertsioak: Fran Lasuen Musika-kolaborazioa: Garazi Navas Argi-diseinua: Ion Chavez Eszenografia: Atx Teatroa Jantzigintza: Betitxe Saitua Titereen jantziak: Paulette San Martin Atrezzoa: Javi … [Irakurri gehiago...] about “ANDEREÑO” – CENTRO CULTURAL NIESSEN – (ERRENTERIA)
“BOST MINUTUN” – SALA MODELO ARETOA – (ZARAUTZ)
SARRERAK EROSI Nekane eta Koldo. Haurdunaldi testa. Bost minutu falta dira emaitza jakiteko. Guraso izateko prest ote daude? Gurasoak izan nahi al dute? Aurrerapauso bat da edo amildegira jauzi bat? Ezkajintasuna, antsietatea, beldurra, itxaropena. Nekanerentzat, 42 urterekin, bere azken aukera izan daiteke ama izateko; Koldok urte batzuk gehiago dauzka eta heldutasuna lortzeko behar duen aitzakia litzateke aitatasuna. Baina, hori al da nahi dutena? Datorrena datorrela... Fitxa artistikoa Aktoreak: Andoni Agirregomezkorta eta Itziar Urretabizkaia. Konpainia Txalo Producciones. Zuzendaria Begoña Bilbao Lejarzegi … [Irakurri gehiago...] about “BOST MINUTUN” – SALA MODELO ARETOA – (ZARAUTZ)
“HONDAMENDIA” – SOREASU ANTZOKIA – (AZPEITIA)
SARRERAK EROSI Zaborra metafora bat da batzuetan. Baina zer metafora da kiratsa darion hau? 2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Edo haien senide ttipi eta apala, zorte txarra. Ardura eta erantzukizuna maskaratzeko mozorroak ere izan daitezke, ordea, hondamendiari jarritako hitzok. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat. 2020ko martxoa: covida heldu da. Osasun-arazo batek bazterrean laga duen irrati-esataria, Zaldibarko zabortegiaren luiziari hitzak ematen saiatuko da. Egia, egitatea, kontakizuna... Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean? Nola eman liezaioke zentzua bere lanari eszenatokira igotzeko grina galdu ez duen dantzariak, absurdoak funtsezko oinarriak irauli dituenean? Ospitalean bertan, bere lana ahalik eta txukunen egiten saiatzen den erizain arretatsuak, lortuko ote du onik ateratzea? Bitartean, Zaldibarren, aita galdu duen alabak eta … [Irakurri gehiago...] about “HONDAMENDIA” – SOREASU ANTZOKIA – (AZPEITIA)
“WINONA & GRACE” – JUANBA BERASATEGI ARETOA – (PASAIA)
SARRERAK EROSI Bi aktore gazte zuzendari ezagun baten etxean esnatuko dira, gauean parrandan ibili ostean; burua nahastuta dute eta apur bat mozkortuta daude oraindik. Apartamentuan bakarrik eta giltzapetuta daudela ohartuko dira. Euren burua patuaren esku uztea erabakiko dute, eta elkarrekin biziko dituzten orduetan nor diren deskubrituko dute, eta guk ere jakingo dugu: munduan leku bat aurkitzeko borrokan ari diren bi emakume... Aktore izatearen eta zure bizitza arteari eskaintzearen auziaren inguruko antzezlana da Winona & Grace. Hainbeste gorabehera dituen lanbide bat bizitzearen ezegonkortasunak eta ziurgabetasunak, "izar bat" izatearen ametsarekin talka egiten du, lanbide hori aukeratzeak dakarren errealitatea erakusteko helburuarekin. "Aktore izatearekin amets egitea aktore izatea baino bizigarriagoa da". Marilyn Monroe "Zer izan nahi dugu?" galdera "Benetan nor gara?" bihurtzen da. Heldu bihurtzeari buruz ere hitz egiten du lan honek, bizi erabakiei buruz, amets … [Irakurri gehiago...] about “WINONA & GRACE” – JUANBA BERASATEGI ARETOA – (PASAIA)