“Ez dok Hiru”, Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Gure modukoa, eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez… Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario. Publiko helduari zuzendutako ikuskizuna da, umorezkoa eta euskaraz. Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin eta Jokin Oregiren zuzendaritzapean. Oraingo honetan, bikoteak beste hiru musikari-aktorekin partekatuko du taula, hitzari, bere ohiko tresna eszenikoari, zuzeneko musikaren indarra gehiturik. Fitxa Artistikoa Egilea: Patxo Telleria Zuzendaria: Jokin Oregi Aktoreak: Mikel Martinez,Patxo Telleria Musiko-aktoreak: Adrián García de los Ojos, Maria Arriaga Telleria eta Ivan Allue Jantziak eta eszenografia: Azegiñe Urigoitia Edizio Musikala: Adrián García de los Ojos Argiztapena: David Rodríguez Soinua: Oier Landa Diseinu Grafikoa: Paradox Argazkiak: Guillermo casas … [Irakurri gehiago...] about “ED3 EUSKAL MUSIKAREN BENETAKO ISTORIOA” – HERRIKO PLAZA – (ZEANURI)
antzerkia euskeraz
“ERLAUNTZA” – POLIDEPORTIVO ARRAZPI BERRI – (ASPARRENA)
Txikitako neska lagun talde bat landa etxe batera joan da haietako baten ezkondu aurreko agur festa egitera. Baina urteak ez dira alferrik joaten eta elkarren artean lotura handia badute ere, ezer ez da lehen zena; edo bai. Trapu zikinak, inoiz elkarri esan ez zizkioten gauzak, aitorkizunak, alkohola, drogak eta erlauntza bat. Animalien erreinuan erleak dira hoberen komunikatzen diren izakiak. Eta dirudienez dantza eginez komunikatzen dira… FITXA ARTISTIKOA ZUZENDARITZA: Mireia Gabilondo TESTUA eta ZUZENDARITZARI LAGUNTZAILEA: Kepa Errasti ESZENERATZE ESPAZIOA: Fernando Bernues ESZENOGRAFIA eta ATREZZO EGILEA: Edi Naudó ARGIZTAPEN DISEINUA: Andoni Mendizabal ARGAZKIA: David Salvador/Javier Gómez Zapiain AKTOREAK: Itziar Atienza, Sara Cozar, Aitziber Garmendia, Getari Etxegarai, Leire Ruiz eta Naiara Arnedo. EKOIZPEN ZUZENDARIA: Ana Pimenta EKOIZPEN EXEKUTIBOA: Monika Zumeta ZUZENDARITZA TEKNIKOA eta SOINUA: Iñigo Lacasa ARGIZTAPENA: Andoni … [Irakurri gehiago...] about “ERLAUNTZA” – POLIDEPORTIVO ARRAZPI BERRI – (ASPARRENA)
“ENE BA!” – TEATRO PRINCIPAL ANTZOKIA – (DONOSTIA)
SARRERAK EROSI Gure protagonistak aita izan behar du lehen aldiz. Aitatasuna ospatze aldera, bere arreba eta koinatuaren etxean afalduko du, familiako beste lagun batekin batera. Ana, bere bikote eta ama-gaia, berandu iritsiko da afarira. Afaltzen hasi baino lehen, ama zain daudela, aitatasunak sortzen dituen poztasun eta aldarte onak izango dituzte hizpide, ume jaio-berriari jarri behar dioten izena aditzera emango duen arte. Egundoko kalapita sortuko du izen berak eta eztabaidaren suak bildutakoak erreko ditu, etxeko giroa erabat gaiztotu arte... Ene bada! Trumoi hotsak eta txinpartak, baina guztia umore ikuspegi batetik atonduta. Fitxa Asier Sota, Ane Gabarain, Mikel Laskurain, Joxe Kruz Gurrutxaga eta Alazne Etxeberria dira komedia barregarri honen protagonista, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean. … [Irakurri gehiago...] about “ENE BA!” – TEATRO PRINCIPAL ANTZOKIA – (DONOSTIA)
“PIRATEN ISTORIO BAT” – PLAZA PRINCIPAL – (ZEANURI)
Jeff-ek bere lagun Charlie arrantza egitera eramaten du portura . Izan ere, Jeff oso trebea da arrantzan eta kainabera botatzen duen bakoitzean zerbait harrapatzen du. Charlie-k, aldiz, orduak pasatzen ditu eta bere saskiak hutsik jarraitzen du. Baina itsasberan Charlie konturatzen da, erdi lurperatuta, kutxa bat ikusten dela. Irekitzean mapa bat eta bidai egunerokoa aurkitzen dituzte. Egunerokoa irakurtzen hasi eta abentura ikaragarrian murgilduko dira, piraten istorio bat Itsaso zakarraren gorabeherak, gauaren magia eta adiskidetasunaren potereaz ohartuko dira ikusle txikienak bidai honetan. PIRATEN ISTORIO BAT keinuen bidezko ikuskizuna da, arina, dibertigarria eta familian gozatzekoa. … [Irakurri gehiago...] about “PIRATEN ISTORIO BAT” – PLAZA PRINCIPAL – (ZEANURI)
“ENE BA!” – TEATRO PRINCIPAL ANTZOKIA – (DONOSTIA)
SARRERAK EROSI Gure protagonistak aita izan behar du lehen aldiz. Aitatasuna ospatze aldera, bere arreba eta koinatuaren etxean afalduko du, familiako beste lagun batekin batera. Ana, bere bikote eta ama-gaia, berandu iritsiko da afarira. Afaltzen hasi baino lehen, ama zain daudela, aitatasunak sortzen dituen poztasun eta aldarte onak izango dituzte hizpide, ume jaio-berriari jarri behar dioten izena aditzera emango duen arte. Egundoko kalapita sortuko du izen berak eta eztabaidaren suak bildutakoak erreko ditu, etxeko giroa erabat gaiztotu arte... Ene bada! Trumoi hotsak eta txinpartak, baina guztia umore ikuspegi batetik atonduta. Fitxa Asier Sota, Ane Gabarain, Mikel Laskurain, Joxe Kruz Gurrutxaga eta Alazne Etxeberria dira komedia barregarri honen protagonista, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean. … [Irakurri gehiago...] about “ENE BA!” – TEATRO PRINCIPAL ANTZOKIA – (DONOSTIA)
“KUKO, TRUKO ETA BOLENWAIDER” – PLAZA DE LA TRINIDAD – (DONOSTIA)
Kuko, Truko eta Bolenwaider Euskal Herriko pailazo hirukote ezagunenetakoa da. Ia bi hamarkadako eta 800 emanaldi inguruko ibilbidearekin, txikienak pozez betetzen dituzte, bihurrikeria atseginekin. Emanaldi asko eta asko eskaini dituzten arren, Bolenwaider ez da oraindik Kuko eta Truko zuzentzeko gai, eta emanaldi bakoitza bakarra, paregabea da. Bata bestea baino dibertigarriagoa eta eroagoa den scketchen segidan haurrak Bolenwaiderrekin elkartuko dira, Kuko eta Truko elkarren artean ondo konpon daitezen eta ez ditzaten euren okerkeriak egin … [Irakurri gehiago...] about “KUKO, TRUKO ETA BOLENWAIDER” – PLAZA DE LA TRINIDAD – (DONOSTIA)