Errege emerituaren antz itzela duen umorista batek stand-up comedy bakarrizketa eskaintzen digu errege gisa dituen esperientziei, anekdota pertsonalenei eta era guztietako zurrumurruei buruz. Semeak pentsioa kendu zionetik, ez da hilabete amaierara iristen, eta bakarrizketen ikuskizun bat prestatu du kasinoetan, dantzalekuetan, txiringitoetan eta bestelakoetan zehar, eurotxoren batzuk irabazteko asmoarekin. Fitxa Artistikoa Zuzendaria: Ángel Mirou, Bea Insa Antzezlea: Bea Insa Argien eta bideo diseinua: Ángel Mirou Jantziak: Consuelo Barrera … [Irakurri gehiago...] about “A SOLAS CON EL EMÉRITO” – INSTITUTO SOLOKOETXE – (BILBAO)
euskal antzerkia
“KOTTONDARRAK” – ERABIERA ANITZEKO GUNEA – (CIBOURE)
Mende hasierako ehungintza industrian emakumeek izandako langile borroketan inspiratuta, “Kotondarrak” ideia jaio zen. Industria-iraultza betean, familia baten begiradaren bidez iruditegi bisual bat sortu dugu, industrializazioaren etorreraz hitz egitea erabaki dugu, hirietarako exodoa, fabrikaren gogortasuna… baina emakume haien ereduaz ere hitz egin nahi dugu, elkarrekin arituz bizitza duinak lor zitzaketela ulertu baitzuten. Beti bezala, publiko txikienari kontzeptu “helduak” itzultzeko, titere-antzerkiak sorkuntzarako iruditegi, estetika eta antzerki kode berriak eskeintzen dizkigu. Azken finean, istorioak emozioen bidez bidaiatzen dutelako, eta emozioek ez dutelako adinik. FITXA ARTISTIKOA Jatorrizko ideia: Javi Tirado Zuzendaritza: Iván Alonso Aktore-manipulatzaileak: Miren Larrea, Valentina Raposo / Maren Basterretxea Musika: Fran Lasuen Kantu-hitzak: Miren Amuriza Eszenografia: Iñaki Ziarrusta (ATX Teatroa) Argiztapen diseinua: Ion Chávez Panpinen … [Irakurri gehiago...] about “KOTTONDARRAK” – ERABIERA ANITZEKO GUNEA – (CIBOURE)
“EZ DOK ERO” – LUNA NEGRA KABARETOA – (BAYONNE)
TARTEAN TEATROAk, bere filosofiari jarraituz (bere lana ahalik eta gehien zabaltzea), EZ DOK HIRU ikuskizunaren bertsio akustikoa prestatu du. Formatu berri honetan, Mikel Martinez eta Patxo Telleria arituko dira, Adrian Garcia de los Ojos musikari-aktorea lagun dutela. Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria eskainiko dute. Musikaren orkestazio xumeagoa izango badu ere, zuzeneko musikaren indarra gordeko du, eta ikuskizunak dituen baliorik preziatuenak matenduko ditu: umorea eta euskal musikari egiten zaion omenaldi bero eta hunkigarria. Egilea: Patxo Telleria Zuzendaria: Jokin Oregi Aktoreak: Mikel Martinez, Patxo Telleria Musikari-aktorea: Adrián García de los Ojos … [Irakurri gehiago...] about “EZ DOK ERO” – LUNA NEGRA KABARETOA – (BAYONNE)
“LA SAGA” – AMURRIO ANTZOKIA – (AMURRIO)
SARRERAK EROSI - LA SAGA Sagastitarren –goi-burgesiako familia euskaldunen– etxean, Ane alabak, aktibista sozial eta feministak, erabaki du lehenengo abizena aldatu eta amarena jarriko duela. “Ez dugu patriarkatua eraitsiko gutaz erditu den amaren abizena hartzen ez dugu arte”. Anton Sagastik ezin du sinetsi bere alabak Sagasti abizena alde batera utzi nahi izatea, hura baita lurraldeko tradizio handien duen abizenetako bat. Horregatik, mota guztietako amarruak eta xantaiak egingo dizkio alabari asmoa alda dezan. EGILEA: Ramon Madaula. ZUZENDARITZA: Begoña Bilbao Lejarzegi. ITZULPENA: Martin Agirre. ANTZEZLEAK: Joseba Apaolaza, Ainhoa Etxebarria, Koldo Olabarri. ESZENOGRAFIA: Asier Sancho Senosiain. JANTZIEN DISEINUA: Cristina Martinez. IRAUPENA: 75′. HIZKUNTZA: Gaztelaniaz. … [Irakurri gehiago...] about “LA SAGA” – AMURRIO ANTZOKIA – (AMURRIO)
“EL CANDIDATO” – LEITZAKO HERRI ANTZOKIA – (LEITZA)
SARRERAK EROSI - EL CANDIDATO Lehendakari hautatu berria inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen ari da; azken orduan, ordea, arazo larri bat sortuko zaio. Izan ere, ekitaldia eta hitzaldia eman beharrak aurpegian tik arraro, barregarri eta aguanta ezina eragin dio hautetsiari. Kendu ezina. ekitaldi nagusia izorratzeko arriskua dago. Arazoa bideratzeko psikiatra bat ageriko da eta ondorioz, bien artean berriketaldi dibertigarri eta nahasgarri bat sortuko da. Zer du bakoitzak ezkutatzeko? Zein dira bakoitzaren benetako motibazioak? Atzera begiratuta, bizitzan zerk ekarri ditu dauden lekura? Eta batez ere, bata zein bestea, euren eginkizunetan bokaziodunak al dira? Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga dira Ramon Madaularen komedia honen protagonista, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean. … [Irakurri gehiago...] about “EL CANDIDATO” – LEITZAKO HERRI ANTZOKIA – (LEITZA)
“HONDAMENDIA” – GUREA ANTZOKIA – (VILLABONA)
SARRERAK EROSI - HONDAMENDIA Zaborra metafora bat da batzuetan. Baina ze metafora da kiratsa darion hau? 2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Edo haien senide ttipi eta apala, zorte txarra. Ardura eta erantzukizuna maskaratzeko mozorroak ere izan daitezke, ordea, hondamendiari jarritako hitzok. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat. 2020ko martxoa: covida heldu da. Osasun arazo batek bazterrean laga duen irrati-esataria, Zaldibarko zabortegiaren luiziari hitzak ematen saiatuko da. Egia, egitatea, kontakizuna... Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean? Nola eman liezaioke zentzua bere lanari eszenatokira igotzeko grina galdu ez duen dantzariak, absurdoak funtsezko oinarriak irauli dituenean? Ospitalean bertan, bere lana ahalik eta txukunen egiten saiatzen den erizain arretatsuak, lortuko ote du onik ateratzea? Bitartean, Zaldibarren, … [Irakurri gehiago...] about “HONDAMENDIA” – GUREA ANTZOKIA – (VILLABONA)