SARRERAK EROSI Mireiak eta Imanolek ezkongai bikote perfektua osatzen dute. Zorionaren irudi dira. Ezkondu egin dira gaur eta Patxi Bilbaok, emaztegaiaren aitak eta Ipertrolako handi-mandiak, antolatu du ospakizun gala. Festa itzela. “Gaur txerrien antzera, jan, edan eta dantza egitea nahi dut!” Hitz horiekin egingo die harrera gonbidatuei. Guztiak bertan daudela dirudienean, ordea, Txusa azalduko da aretoan. Gizon gorputzean bizi den emakumea da Txusa eta Imanolen aitaren azken bikotea izan zen hura hil artean. Mireiak gonbidatu du ezkontzara. Emakumea atsegin du eta aukera polita iruditu zaio Imanolek Txusa hobeto ezagutu eta bere aitarena gaindu ahal izateko. Baina ezuste hau beste askoren hasiera besterik ez da izango eta ezkontza behar zuenak, Txarriboda izaten amaituko du. Fitxa Artistikoa Textua: Agurtzane Intxaurraga, partiendo de las improvisaciones de los actores Itzulpena: Agurtzane Intxaurraga Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga … [Irakurri gehiago...] about “TXARRIBODA” – GEZALA AUDITORIUM – (LEZO)
euskal antzerkia
“ZOAZ PAKE SANTUAN” – LEIDOR ANTZOKIA – (TOLOSA)
Daraman bikote bizimodu aspergarriarekin amaitzeko, Andreak, zirt edo zart, Gizona pozointzea erabaki du. Ekintza gordintze aldera, egin nahi duena aitortuko dio eta giltzapeturik dagoen etxe barruan azken orduak pasatzeko prest dago andrea. Baina, jakina… Aurreikusitako plana hankaz gora joango zaio…” Lehertzeko moduko komedia da eta etengabeko ustegabez hornituta, Bikote barregarri amorratua. Akats, ahuldade eta torpeziaz betetako bi pertsonaia ageri dira, baina aldi berean, dibertigarri eta maitagarriak. Egilea: Emmanuel Robert-Espalieu Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi Itzulpena: Martin Agirre Aktoreak: Ane Gabarain, Mikel Laskurain Musika: Audio Network Eszenografia: Asier Sancho Senosiain Jantzien Diseinua: Cristina Martinez Argiztapena: Julen Zaballa Teknikoa: Alfredo Medina Lirio Argazkiak: David Vicente Kartela: David Sueiro Atrezzoak: Cristina Martinez Aholkularitza Juridikoa: Hator Ekoizpen Exekutiboa: Martin Agirre … [Irakurri gehiago...] about “ZOAZ PAKE SANTUAN” – LEIDOR ANTZOKIA – (TOLOSA)
“TENDRÍAMOS QUE HABER EMPEZADO DE OTRA MANERA” – LUGARITZ – (DONOSTIA)
SARRERAK EROSI "La muerte es la única verdad de la vida", "la venganza nos susurra", "la violencia nos pertenece", "la reparación resbala escaleras abajo", "el pasado pesa"... estas son algunos de los pensamientos que asaltan al protagonista mientras está sentado en la taza del water mirando los azulejos verdes que tiene delante. Entonces es cuando piensa: "Tendríamos que haber empezado de otra manera".... Ficha Artística Dirección: Pablo Molinero de Los Corderos Dramaturgia: Javier Liñera Producción: ékoma teatro, Javier Liñera Intérpretes: Aitor Pérez, Javier Liñera … [Irakurri gehiago...] about “TENDRÍAMOS QUE HABER EMPEZADO DE OTRA MANERA” – LUGARITZ – (DONOSTIA)
“JULIETAS, ROMEO CIRCO” – CENTRO CULTURAL SAN AGUSTÍN – (DURANGO)
SARRERAK EROSI Romeo eta Julieta bi kapela dira, eta "aurkezleak" airera botako ditu. Pertsonaiak kapelak dira, ez antzezleak. Kapela bat berdea da, bestea gorria. Romeo eta Julieta. Aldaketaren eta dramaren kontzeptuak abiapuntu hartuta, ikuskizun honetan kapela batzuk Shakespearen istorio unibertsala kontatuz joango dira, noren buruan pausatzen diren arabera. Montesco eta Capuleto koruak tirabiran dabiltzate antzina-antzinatik. Haiek dira amodiozko istorio hau eragozten dutenek. Korua kontzientzia da, legea irudikatzen du. Honen aurrean, Romeo eta Julieta, gizabanakoaren nortasuna dira, transgresioa. Gorputz-antzerkia, fisikoa eta keinu antzerkia. Zirkuren hizkuntzarekin kontatutako klasiko bat. Komediatik dramara mugitzen den ibilbidea. Gaztarotik heldutasunerako bidaia. Guzti honen azpian, amodioaren hauskotasuna, pasioa, bizitza bera, trapezio batetik zintzilikaturik. FITXA ARTISTIKOA Zuzendaria : Markeliñe Antzezleak : Itziar Fragua, Javier Garcia “Mimo”, … [Irakurri gehiago...] about “JULIETAS, ROMEO CIRCO” – CENTRO CULTURAL SAN AGUSTÍN – (DURANGO)
“EL ENJAMBRE” – ERMUA ANTZOKIA – (ERMUA)
SARRERAK EROSI Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai… Asteburu “eroa” izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira… FITXA ARTISTIKOA ZUZENDARITZA: Mireia Gabilondo TESTUA eta ZUZENDARITZARI LAGUNTZAILEA: Kepa Errasti ESZENERATZE ESPAZIOA: Fernando Bernues ESZENOGRAFIA eta ATREZZO EGILEA: Edi Naudó ARGIZTAPEN DISEINUA: Andoni Mendizabal ARGAZKIA: David Salvador/Javier Gómez Zapiain AKTOREAK: Itziar Atienza, Sara Cozar, Aitziber Garmendia, Getari Etxegarai, Leire Ruiz eta Naiara Arnedo. EKOIZPEN ZUZENDARIA: Ana Pimenta … [Irakurri gehiago...] about “EL ENJAMBRE” – ERMUA ANTZOKIA – (ERMUA)
“7ak BAT” – SALA MODELO – (ZARAUTZ)
Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? Berezkoa da? Ekidinezina da? 2018an 200 urte bete dituen Victor Frankenstein inspirazio moduan hartuta, gure kulturako zazpi pekatu kapitalak eta beste kulturetako beste hainbat hartu eta guztiekin gizaki berri bati bizia emango diogu, groteskoa, basatia, gupidagabekoa… Komeria, satira eta sarkasmoaren lengoaiarekin, guztiok alfonbra azpian ezkutatu ohi duguna, agerian geratuko da. Atx Teatroa Bilbon sortu zen 2010ean Iñaki Ziarrustaren eskutik. Bere ikuskizunei dagokienez, distopia, antiestetika eta Euskal Herriko tradizio eta antropologian ikertzea dira Atx Teatroaren zutaberik nagusienak. Zuzendaritza: ATX Teatroa Antzezleak: Mirian K. Martxante, Aiora Sedano, Estibaliz Villa Musika: Zarzaparrilla … [Irakurri gehiago...] about “7ak BAT” – SALA MODELO – (ZARAUTZ)