MENDEBALDEAK ERLOJUA DUEN BITARTEAN, AFRIKAK DENBORA DU Esaten denez, mendebaldean denbora zenbatu egiten da, neurtu, erosi, saldu, aurreikusi, antolatu; ondasun objektiboa da, gizakiagandik bereizia, hainbat gauza egiteko erabiltzen duguna, baina gehienetan falta egiten zaiguna. Afrikan berriz denbora bizi egiten da, eduki egiten da, egin egiten da; ondasun subjektiboa da, gizakiari zuzenki loturik doana, orainaldian bizitzen dena eta ia inoiz ez dena faltatzen. Munduko punta batean edo bestean jaiotzearen patuak halabeharrez markatzen du aurrerantzean izango dugun denboraren ulermena, eta dena aldakorra den arren, nekez lortuko dugu lehen ikasgai hori ahaztea. Denbora modu askotara bizi daiteke, bai eta bere esklabu izatera iritxi ere; baina ukaezina dena, dantzak eskaintzen digun gaitasuna da, denbora orainaldi absolutu batetan bizitzeko ematen digun gaitasuna, eta hau munduko edozein herrialdetan betetzen da. “OTEMPODIZ” (DENBORAKDIO), Mozambique eta Euskal Herria bitartean bi … [Irakurri gehiago...] about “OTEMPODIZ” – ERREBAL PLAZA – (EIBAR)
danza
“GAZTE” – GOIKOPLAZAKO FRONTOIA – (ANDOAIN)
Betiko gazte sentitzea askoren desio eta ametsa izan arren, GAZTEen kontra aritzeko joera oso hedatua dago gizartean. Hedatuegia. Pandemia garai honetan, adibidez, komunikabideak segurtasun neurriak hausten dituzten gazteei buruzko albisteekin bete dira. Axolagabekeriaz jokatzea egotzi zaie behin baino gehiagotan, haien jokaerak kriminalizatuz eta haien ahotsa isilaraziz. Zer dute GAZTEek esateko, ordea? Zein iritzi dute bizitzen ari garenaz? Zein iritzi gizarte honen egoera politiko sozial eta kulturalez? Zein iritzi gurasoez, hezkuntza sistemaz? Zer dute buruan? Zer bihotzean? Zerk mugiarazten ditu? Zerk biziarazi? Zein da haien AHOTSA? Zein haien DANTZA? Haien MUGIMENDUA? GONBIDAPENAK Gonbidapenak ikuskizun guztietarako ekainaren 14tik aurrera eskuratu ahal izango dira Kutxabanken eta Bastero Kulturguneko leihatilan. Pertsona bakoitzak gehienez 5 gonbidapen eskatu ahal izango ditu ekitaldi bakoitzeko. Banatu gabe geratzen diren gonbidapenak ikuskizuna hasi baino bi ordu lehenago … [Irakurri gehiago...] about “GAZTE” – GOIKOPLAZAKO FRONTOIA – (ANDOAIN)
“OTEMPODIZ” – HERRIXKA – (ERRENTERIA)
SARRERAK EROSI - OTEMPODIZ MENDEBALDEAK ERLOJUA DUEN BITARTEAN, AFRIKAK DENBORA DU Esaten denez, mendebaldean denbora zenbatu egiten da, neurtu, erosi, saldu, aurreikusi, antolatu; ondasun objektiboa da, gizakiagandik bereizia, hainbat gauza egiteko erabiltzen duguna, baina gehienetan falta egiten zaiguna. Afrikan berriz denbora bizi egiten da, eduki egiten da, egin egiten da; ondasun subjektiboa da, gizakiari zuzenki loturik doana, orainaldian bizitzen dena eta ia inoiz ez dena faltatzen. Munduko punta batean edo bestean jaiotzearen patuak halabeharrez markatzen du aurrerantzean izango dugun denboraren ulermena, eta dena aldakorra den arren, nekez lortuko dugu lehen ikasgai hori ahaztea. Denbora modu askotara bizi daiteke, bai eta bere esklabu izatera iritxi ere; baina ukaezina dena, dantzak eskaintzen digun gaitasuna da, denbora orainaldi absolutu batetan bizitzeko ematen digun gaitasuna, eta hau munduko edozein herrialdetan betetzen da. “OTEMPODIZ” (DENBORAKDIO), Mozambique eta … [Irakurri gehiago...] about “OTEMPODIZ” – HERRIXKA – (ERRENTERIA)
“KOBR3” – PARQUE DE LAS ESCULTURAS – (BARAKALDO)
Kobrea, hain presente eta hain ezezaguna. Hain garrantzitsua eta hala ere hain diskretua. Haizerik gabeko metal bat, urrearen itzalean bizi dena, ezerk inbidiarik ez dionean. Gustatzen zaigun kobrea. Harritzen gaituela. Gure arreta erakartzen duena. Korrontea eta beroa eraginkortasunez eta zehaztasunez gidatzen dituena. Moldagarria. Mugarik gabeko birziklapenekoak. Konprometitua. Femeninoa. Askotan magikoa. Sendagarria. Elikagaietan, txanponetan, teknologia berrietan presente. Historiaurrea, denboraren joanean inork ez bezala egokitzen jakin duena. Kobre inspiratzailea, gure ikuskizunaren gidaria. Kobr3-k birak ematen ditu eta ikusleak kobrearen inguruan birarazten ditu. Oholtza gainean, hiru artistak malabare teknikak, objektuen manipulazioa, Cir gurpila, bertikalak eta mugimendu konpasatuak konbinatzen dituzte. Estetika, plastikotasuna. Konplizitatea, harmonia. Zirku garaikidea koreografia zainduetan. Su motelean prestaturiko osotasun baten zati eta zati gehiago, bizkortasun … [Irakurri gehiago...] about “KOBR3” – PARQUE DE LAS ESCULTURAS – (BARAKALDO)
“KENOPHOBIA” – ARRIOLA ANTZOKIA – (ELORRIO)
COMPRAR ENTRADAS - KENOPHOBIA “Festa amaitu da. Denek alde egin dute, dena hutsik dago. Beldurra sentitzen hasia naiz”. Fobien arloan, kanpoko egoerekiko beldurra sortarazten dutenak daude; hauen aurrean ezin da inongo kontrolik eduki. Hori da kenofobiaren kasua, espazio hutsekiko beldurra. Kenofobia duten pertsonentzako, espazio hutsak beldurgarriak dira; larritasun guztiz kontrolaezina sentitzen dute, bai espazio hutsetan daudenean, baita haietan pentsatzen dutenean ere. Sintoma emozionalen artean haserrea, beldurra, tristezia edo erruaren sentimendua daude. Espazio irekia hutsunearekin eta bakardadearekin lotzen dute; fobia honek bakardadearekiko beldurrarekin erlazio zuzena du. 50 minutuko lan hau festa batekin hasten da, berehala ospakizunaren amaiera iritsiko da eta jendea joan egingo da, espazioa zeharo hutsik geratu arte. Hutsunea gonbidatuen hezurretaraino sartuko da, bakardadea eta beldurra sortuz. Bakardade honetatik abiatuz, pertsonaia bakoitzaren ezegonkortasun … [Irakurri gehiago...] about “KENOPHOBIA” – ARRIOLA ANTZOKIA – (ELORRIO)
“QUÉ TIENEN LAS FLORES” – LA FUNDICIÓN – (BILBAO)
EGITARAUA IKUSI Dantzaldia 2021 programaren baitan. INAUGURAZIOA ¿Qué tienen las flores? Zuriñe Benavente eta Ignacio Monterrubio Gasteizko Altraste Danza kolektiboko kideek egindako pieza laburra da, dantza eta zuzeneko musika batzen dituena. Esandako kolektiboak lan egiten du soinuak eta mugimenduak ekintzaren bizkarrezur gisa jokatzen duten sormen prozesuetan. Bertan feminitateari eta bere mugei buruzko hausnarketa egiten dute publikoarekin, egoera intimista eta hurbilean, non eszenografiak, testuak, dantzak eta musikak bat egiten duten gure presentzia harrapatzen duen giroa sortzeko. “Bakarrik bizi naiz. Ez daukat inor mundu honetan. Eskertzen dizut ni ikustera etorri izana…” FITXA ARTISTIKOA Autoretza eta zuzendaritza: Altraste Danza Dantza eta ahotsa: Zuriñe Benavente Pianoa eta elektronika: Ignacio Monterrubio Ekoizpena: Meausento producciones Hauen kolaborazioarekin: Baratza Aretoa, Garaion Sorgingunea, José Uruñuela dantza … [Irakurri gehiago...] about “QUÉ TIENEN LAS FLORES” – LA FUNDICIÓN – (BILBAO)