Glu Gluk Perez Sagutxoaren benetako istorioa taularatuko du. Kondaira honek muga, belaunaldi, amets eta burko guztiak gainditu ditu urteetan zehar. Ipuin klasiko moduan, komedia lehenetsiz, beti ere dantzekin eta abestiekin jolastuz, alegiazko istorio hau kontatuko dugu. Istorioaren erdigunean zaintza izango da; pertsona ahulenen zainketak hain zuen ere, hala nola etxeko zaharrenak edota haurrak. … [Irakurri gehiago...] about “PEREZ SAGUTXOA” – GUREA ANTZOKIA – (VILLABONA)
EUSKERA
“TRIBIZ. BASERRI GALDUE” – MUXIKEBARRI – (GETXO)
COMPRAR ENTRADAS - TRIBIZ. BASERRI GALDUE 700 urtetik gora dituen Bizkaiko baserririk zaharrenaren aurrean bizi naiz, atez-ate. Edo honetaz geratzen den harri eta haga erorien aurrean. Gure familiaren azken belaunaldiko elkarren arteko gatazkek utzi zuten 1800 metro karratuko baserria arkeologia objektu bihurtzen. Baserri bat gelditzen den momentuan erortzen hasten baita. Sortez, akzioak erreproduzitzeko dokumentu batzuk kontserbatzen ditugu: lan tresnak. Tresna hauek, lanaren nostalgiaren inguruan zabalduko digute gogoeta: gure arbasoak baserria zutik mantentzen zuten akzioa hutsa ziren, lana. Akzio hauek ote dira gure ondarerik handiena? Baserritarren bilobak aktoreak dira gaur egun: eszenaren bizitza, akzio eta tresna horien oihartzunaren erabilera bilatzen duten baserritar posmodernoak. Egungo gaia da baserriarekin dugun gaztaka: erabilera galtzen ari den ondarearekin zer egin? Fitxa artistikoa Sortzailea eta antzezlea: Jon Ander Urresti Zuzendaritza … [Irakurri gehiago...] about “TRIBIZ. BASERRI GALDUE” – MUXIKEBARRI – (GETXO)
“BIBA VOI! DARIO FO ETA FRANCA RAME AKORDUAN” – ERRKALDE PARKEA – (BERGARA)
2016ko urrian joan zitzaigun Darío Fo eta 2013ko maiatzean bere emazte Franca Rame. Biek oihartzun handia utzi dute antzerkian. Haien lanek duten ironiak eta salaketek ez dute gaurkotasunik galdu eta inoiz baino beharrezkoagoak izan daitezke egun. Misterio Bufo, Anarkista baten ezusteko heriotza, Adan eta Eva, Tutta casa, letto e chiesa... bezalako testu zorrotz eta zirikatzaileek euren filosofia, ideologia eta bizitzeko era transmititzen dituzte beti ere umorearen bitartez. Mikel Martinez aktorea eta idazlea da. Jatorriz, Lizarraldekoa. Maskara konpainia bilbotarreko fundatzailea, egun Ez dok hiru eta Tartean konpainietako kide da. Irati Agirreazkuenaga antzerki aktorea da, kazetaria, eta EHUko irakaslea. Irrati zein telebistan lan egin du. 2011n Alanbike antzerki-konpainia sortu zuen. … [Irakurri gehiago...] about “BIBA VOI! DARIO FO ETA FRANCA RAME AKORDUAN” – ERRKALDE PARKEA – (BERGARA)