COMPRAR ENTRADAS - YERMA BERA bilbotar artista ospetsua da. Bere senarra, negozio-gizon arrakastatsua. Bere ahizpa, bizitzak harrapatutako andrea. Bere ama, besarkadarik inoiz eman ez zion gizaki hori. Eta bere mutil-lagun ohia ama izateko aukera ekarri zezakeena. Hona hemen BERA, gure YERMA, eta bere ingurunea. Andre gazte hau Puerto Escondidoko tekila baten, Goako bhang lassi baten, edo Alexanderplatzeko garagardo hotz baten moduan dario agertoki honetan zehar. Agian sakrilegioa izan liteke Lorca idazlea aipatu barik YERMA antzezlana gogora ekartzea, baina hitz horrek gaur egun seme-alabarik eduki ezinik dabiltzan andre guztien berbak biltzen ditu. Asko direlako, nahiz eta inork ez aipatu. Eta bera bezalakoak dira: modako jatetxeetan afaltzen duten andre arrakastatsuak, herrialde exotikoetara bidaiatzen dutenak, jaialdietan gogo handiz dantzan dabiltzanak, telefono garestiak eta zirkulu sozial inbidiagarriak dituztenak. BERA andre guzti horien artean dago: andre arruntak, … [Irakurri gehiago...] about “YERMA” – USURBE ANTZOKIA – (BEASAIN)
EUSKERA
“HOBE IXILIK!” – LEIDOR ARETOA – (TOLOSA)
SARRERAK EROSI - HOBE IXILIK! Bata zein bestea... Biak ala biak... Elkarri kontu-kontari eta, aldi berean, kontraesak; “Ez zenuen zertan esan! Eta, batez ere, fede txarreko baten aurrean. Hain zuzen, gaur egun, edozer esanda ere, eztabaidarako gai bihurtzen baita. Me Too... Aldaketa Klimatikoa, amatasun subrogatua. Eztabaida dantzan dago, baina non eta nola eztabaidatzen den beste kontu bat da. Ez dakigu. Gizarte honen arauak konplexuak dira oso. Nork esan dezake zerbait? Noiz? Nori? Eta zer tenoretan? Areago, ustez adierazpen-askatasuna nagusi den guneetan, jada zenbait gauza ezin dira aipatu ere egin. Egunero erabili ohi ditugun hitz arruntetatik hasita, galdera existentzialetaraino eta, zer esanik ez, familiarteko sekretuak baldin badira. Egilea: Salomé Lelouch. Zuzendaritza: Begoña Bilbao Lejarzegi. Antzezleak: Itziar Ituño, Ramón Agirre. … [Irakurri gehiago...] about “HOBE IXILIK!” – LEIDOR ARETOA – (TOLOSA)
“EZ NAIZ INOIZ DUBLINEN EGON” – ARRIOLA ANTZOKIA – (ELORRIO)
SARRERAK EROSI - EZ NAIZ INOIZ DUBLINEN EGON Amesti familia Eguberri gaua ospatzeko bildu da, baina aurtengoa berezia da. Elena, hiru urtez ikusi ez duten alaba gaztea, Londresetik itzuli da azkenean. Baina ez dator bakarrik, Cindyrekin dator, bere neska-lagun irlandarrarekin. Denak daude desiratzen irlandarra ezagutzeko, baina inork ez du espero Cindy pertsonai ikusezin bat izatea, familia honen oreka hankaz gora jarriko duen Elenaren fantasia bat. Atetik sartzen den momentuan, pertsona bitxi hau onartu ala ez erabaki beharko dute. Gau zoro honetan zehar bakoitzak bere fantasia eta miseriak erakutsiko ditu, hemen ez baita inor libratzen. Eta elkar onartzeko zailtasunak izan arren, denak gauza berdinaren bila dabiltzala ikusiko dugu; bizitzen lagunduko dien ilusio baten bila. Fitxa artistikoa Egilea: Markos Goikolea Zuzendaritza: Mireia Gabilondo Antzezleak: Iñigo Aranburu, Iñigo Azpitarte, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia Eszenografia: Fernando Bernues … [Irakurri gehiago...] about “EZ NAIZ INOIZ DUBLINEN EGON” – ARRIOLA ANTZOKIA – (ELORRIO)
“EZ NAIZ INOIZ DUBLINEN EGON” – TEATRO PRINCIPAL ANTZOKIA – (GASTEIZ)
SARRERAK EROSI - EZ NAIZ INOIZ DUBLINEN EGON Amesti familia Eguberri gaua ospatzeko bildu da, baina aurtengoa berezia da. Elena, hiru urtez ikusi ez duten alaba gaztea, Londresetik itzuli da azkenean. Baina ez dator bakarrik, Cindyrekin dator, bere neska-lagun irlandarrarekin. Denak daude desiratzen irlandarra ezagutzeko, baina inork ez du espero Cindy pertsonai ikusezin bat izatea, familia honen oreka hankaz gora jarriko duen Elenaren fantasia bat. Atetik sartzen den momentuan, pertsona bitxi hau onartu ala ez erabaki beharko dute. Gau zoro honetan zehar bakoitzak bere fantasia eta miseriak erakutsiko ditu, hemen ez baita inor libratzen. Eta elkar onartzeko zailtasunak izan arren, denak gauza berdinaren bila dabiltzala ikusiko dugu; bizitzen lagunduko dien ilusio baten bila. Fitxa artistikoa Egilea: Markos Goikolea Zuzendaritza: Mireia Gabilondo Antzezleak: Iñigo Aranburu, Iñigo Azpitarte, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia Eszenografia: Fernando Bernues … [Irakurri gehiago...] about “EZ NAIZ INOIZ DUBLINEN EGON” – TEATRO PRINCIPAL ANTZOKIA – (GASTEIZ)
“LEIHOAK” – LEIDOR ARETOA – (TOLOSA)
SARRERAK EROSI - LEIHOAK Haizeak txistu egiten du eta hotz handia egiten du. Albisteek hotz eta elur olatu handi bati buruz hitz egiten dute. Etxetik ez irtetea gomendatzen da. Emakumea aspertuta eta atsekabetuta dago, leihotik begira geratzen da eta leihoaren lurrunaren gainean marrazten hasten da. Gauaren itzalen artean dantzari baten silueta agertzen da, leihoaren isla itsas kosmos bihurtzen duena, ilargiaren argitan dantzan ari diren bere beso loretsuekin. Emakumea ez dago bakarrik gauean, bere iruditeriak laguntzen dio. Konpainia: Paraiso Antzerkia Egiletza: Rosa A. García, Jesús Nieto, Pedro Guirao Zuzendaritza: Jesús Nieto Antzezleak: Rosa A. García, Jone Amezaga Adina: 2 eta 5 urte bitartean Iraupena: 40 m https://vimeo.com/535747385 … [Irakurri gehiago...] about “LEIHOAK” – LEIDOR ARETOA – (TOLOSA)
“BIBA VOI: DARIO FO eta FRANCA RAME AKORDUAN” – CENTRO CULTURAL JOSU MURUETA – (ERANDIO)
2016ko urrian joan zitzaigun Darío Fo eta 2013ko maiatzean bere emazte Franca Rame. Biek oihartzun handia utzi dute antzerkian. Haien lanek duten ironiak eta salaketek ez dute gaurkotasunik galdu eta inoiz baino beharrezkoagoak izan daitezke egun. Misterio Bufo, Anarkista baten ezusteko heriotza, Adan eta Eva, Tutta casa, letto e chiesa... bezalako testu zorrotz eta zirikatzaileek euren filosofia, ideologia eta bizitzeko era transmititzen dituzte beti ere umorearen bitartez. Mikel Martinez aktorea eta idazlea da. Jatorriz, Lizarraldekoa. Maskara konpainia bilbotarreko fundatzailea, egun Ez dok hiru eta Tartean konpainietako kide da. Irati Agirreazkuenaga antzerki aktorea da, kazetaria, eta EHUko irakaslea. Irrati zein telebistan lan egin du. 2011n Alanbike antzerki-konpainia sortu zuen. … [Irakurri gehiago...] about “BIBA VOI: DARIO FO eta FRANCA RAME AKORDUAN” – CENTRO CULTURAL JOSU MURUETA – (ERANDIO)