SARRERAK EROSI - EL RITMO QUE NOS PRECEDE Ze musikak sortu du aurretik daukagun historia? Zein da gure lekua musika honetan? Gure barruko zein erritmok esaten digu nor garen? 3 dantzari beren gorputzetan idatzita geratu den herentziaren inguruan galdezka ari dira. Memoria izan aurretik gertatutako gauzak datozkie gogora, mugimenduarekin. Historiak zarata eta melodia bihurtzen dira. Dantza espazioan marrazten den kontzertua da. Hori agertzeko, soinua atera behar zaio. Zuzendaritza: Koldo Arostegui Sorkuntza eta interpretazioa: Natalia García Muro, Eneko Gil Alberdi, Koldo Arostegui Argiztapena: Arantza Iglesias Argazkiak: Dani Hernández Eusko Jaurlaritzako kultura sailak diruz lagundutako proiektua. Eskerrak: Alicia Otxandegui, Marian Guerrikabeitia, Olatz de Andrés Koldo Arostegui Koldok honakoekin lan egin du: Mudances-Angels Margarit konpainia, Deborah Hay, Jesús Rubio Gamo, Erre que Erre, Rodrigo Sobarzo koreografo txiletarra, Dansgroep Amsterdam-Krisztina de … [Irakurri gehiago...] about “EL RITMO QUE NOS PRECEDE” – ESTREINALDIA – LA FUNDICION – (BILBAO)
dantza
“HNUY ILLA” – VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA – (DONOSTIA)
COMPRAR ENTRADAS - HNUY ILLA Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: ‘Hnuy illa nyha majah yahoo’. Bertan, 1985 eta 1995. urteen artean idatzitako olerkiak biltzen ditu eta HNUY ILLA ikuskizuna, liburutik aukeratutako poesiaetan oinarritzen da. Liburuaren 25. urtemuga baliatuz, Kukai Dantzak, Tanttaka konpainiaren laguntzaz, liburuaren eta ikuskizunaren berrargitalpen bat egiteari ekin dio. Horrela, egindakoak jaso, berritu eta publikoaren esku jarri dute hain kuttun duten proiektua. Fitxa artistikoa Poemak: Joseba Sarrionandia. Zuzendaritza eszenikoa: Mireia Gabilondo. Koreografia: Jon Maya Sein. Dantzariak: Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga, Urko Mitxelena. Musika: Iñaki Salvador. Argiztapenaren diseinua: Xabier Lozano. Ikus-entzunezkoen disinua: David Bernués. Jantzien diseinua: Ana Turrillas. Laguntzaile bereziak: Mikel Laboa, Ruper Ordorika, Maria Berasarte… … [Irakurri gehiago...] about “HNUY ILLA” – VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA – (DONOSTIA)
“GORPUZTU” – VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA – (DONOSTIA)
COMPRAR ENTRADAS - GORPUZTU Gorpuztu dantza garaikideko ikuskizun bat da, zuzeneko musika daukana eta orekaren bilaketaren inguruan dabilena. Lasai egoteko egiten den borroka da, zarata isilaraztekoa, karga eta errua arintzekoa, animaliak lasai lo egiteko leku bat bilatzekoa. Eva Guerrero sortzaile bilbotarraren ikerketa bat du abiapuntu, erlijio edo filosofia desberdinetan gorputzak momentu jakin batzuetan duen erabilerari buruzkoa. Gorputza zenbait partetan zatikatuz, otoitzaren orduan mugimenduzko ekintzei erreparatuz eta erlijio desberdinetan presente dauden errua, penitentzia, transzendentzia, maitasuna edo sumisioa bezalako kontzeptuetatik igaroz sortzen da Gorpuztu. … [Irakurri gehiago...] about “GORPUZTU” – VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA – (DONOSTIA)
“GORPUZTU” – VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA – (DONOSTIA)
COMPRAR ENTRADAS - GORPUZTU Gorpuztu dantza garaikideko ikuskizun bat da, zuzeneko musika daukana eta orekaren bilaketaren inguruan dabilena. Lasai egoteko egiten den borroka da, zarata isilaraztekoa, karga eta errua arintzekoa, animaliak lasai lo egiteko leku bat bilatzekoa. Eva Guerrero sortzaile bilbotarraren ikerketa bat du abiapuntu, erlijio edo filosofia desberdinetan gorputzak momentu jakin batzuetan duen erabilerari buruzkoa. Gorputza zenbait partetan zatikatuz, otoitzaren orduan mugimenduzko ekintzei erreparatuz eta erlijio desberdinetan presente dauden errua, penitentzia, transzendentzia, maitasuna edo sumisioa bezalako kontzeptuetatik igaroz sortzen da Gorpuztu. … [Irakurri gehiago...] about “GORPUZTU” – VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA – (DONOSTIA)
“LATHE BIOSAS” – VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA – (DONOSTIA)
COMPRAR ENTRADAS - LATHE BIOSAS Lathe biósas koreografiak bi pertsonaren arteko topaketa erakusten du, espazio-denbora jarraituan. Elkarretaratzean sortzen den elkarrizketa intimoak gelditu eta begiratzearen balioa erreibindikatzen du, begirada bizitzaren zentzuarekiko lotura galduaren bila bideratzearen balioa. Kanpai konpainiak poema bisuala sortzen du, kalitate piktoriko handiko irudiz betea, ikuslea harrapatzen duena. Bizitzaren aurreko jarrera jakin bat, aldarte bat, ikuspegi bat gogora ekartzen duen lekua sortzen du. Lan honek milaka hitz bildu nahi ditu keinu bakar batean, mugitzen diren irudiak sortu nahi ditu, gure buru barruan planetak unibertsoan bezala hedatzeko gai diren irudiak. Kanpaik, Natalia De Miguelen eta Jorge Jauregui Allueren zuzendaritzapean, irudiaren sugestio-ahalmena oinarri hartuta egiten du lan. Giza esperientziaren alderdi espirituala eta pertzepziozkoa ikertzen du, bere buruari galderak egiten dizkio, eta publikoa ere gauza bera egitera bultzatzen … [Irakurri gehiago...] about “LATHE BIOSAS” – VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA – (DONOSTIA)
“CHARADAS” – AUDITORIO TXEMA BLASCO – (ALEGRIA)
Dantza garaikidearen eta barrearen arteko harremana ez da inoiz oso estua izan. Badirudi artistikoa den guztia serioa dela edo izan behar duela, barrerik gabea. Modu eta arrazoi askotan egiten dugu barre, baina arrazoietako bat da ulertzen ez dugun zerbaiti edo inkomunikazio une txar bat sortzen duen zerbaiti barre egiten diogunean. Barreak berehala gogorarazten digu bizirik gauden errealitate zoriontsua. Clownak eta dantza garaikidearen mudnoa ezinezkoaren gustuan daude. Clown-ak ur-edalontzian karparen punturik altuenetik salto egitearekin amesten du, eta dantza garaikidearen sortzaileak dantza gorria egitearekin, beldurrez mugitzearekin edo besoekin egurra adieraztearekin amesten du. Dantza garaikidearen eskuragarritasuna garrantzitsua da guretzat. Barrea, dantza garaikidearen irisgarritasuna hobetzen lagun dezakeela uste dugu. Gero hasi dugun bideak errei asko ditu, baina denak norabide berean doaz. … [Irakurri gehiago...] about “CHARADAS” – AUDITORIO TXEMA BLASCO – (ALEGRIA)