- ekitaldia hau amaitu da.
“SEXBERDINAK” – TORREZABAL KULTUR ETXEA – (GALDAKAO)
27 urtarrila, 2022 8:00 pm
Ekitaldi nabigazioa
Anaren bihotza logela huts bat omen da. Nicok berea tatuatu egin nahi du. Igogailu batean daude harrapatuta eta ezezagun izatetik lagun izatera pasako dira. Beno, duela hiru urte gertatu zen hau, baina iraganera bidaiatuz, orainaldian biziko dugu kontatzera datozena; maitasuna, sexua, bakardadea eta jendearen aurreiritziak aztergai. Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan erdi ittota dabilen goxoki saltzaileak, beren bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte inolako konplexurik gabe, gutako bakoitzak, norbere paralisiarekin, beldur, amets eta ilusio ezberdinak ditugula erakusteko. Bi lagunen istorioa, umorez eta minez tindatuta.
Fitxa artistikoa
- Egileak ; Autoría: Kepa Errasti, Telmo Irureta
- Zuzendaritza ; Dirección: Mireia Gabilondo
- Antzezleak ; Intérpretes: Aitziber Garmendia, Telmo Irureta
- Gune eszenikoa ; Espacio escénico: Fernando Bernués
- Jantziak ; Vestuario: Ana Turrillas
- Argiztapenaren diseinua ; Diseño de Iluminación: Xabier Lozano
- Koordinazio Teknikoa ; Coordinación técnica: Acrónica Producciones