- ekitaldia hau amaitu da.
“PINOCCHIO” – SERANTES KULTUR ARETOA – (SANTURTZI)
31 urtarrila, 2021 12:30 pm
Ekitaldi nabigazioa
Moby Dick eta Ulisesen Bidaia lanekin hasitako bidea jarraituz, Gorakadak Pinotxo aukeratu du kalitate goreneko beste proposamen arriskutsu bat plazaratzeko. Izan ere, Gorakada ezaguna baita eszena eta dramaturgia lantzeko duen trebetasunagatik.
Geppettok sortua izan bezain pronto, Pinotxok zalantza batzuk planteatzen ditu: “zer edo nor naiz?, zer egiten dut nik mundu honetan?, zer egin beharko nuke?”. Galdera horiei erantzuteko, bidaia bat hasiko du, errealetik irudimenera, nobela pikareskoaren azpigenerora animaliekin egindako fabulara, espetxetik itsas hondora, probintzietako errementari batetik Quimericako mundu magiko faltsura, kontsumoaren paradisua. Agertoki asko, pertsonaia asko, akzio asko.
Jokabide-ereduak eta nortasun-ezaugarriak etengabe bilatzen dira. Gomendatu diotena egiten aritzen da Pinotxo; ikusiz doanaz ikasten, topatzen duenaz, bizitzaz. Eta itsas munstroari aurre egin eta Gepetto salbatzen duenean, bere bizitza beretzat eta besteentzat egokia izango den tokia aurkitzen du.
Fitxa
- Egilea: CARLO COLLODI
- Egokitzapena: JULIO SALVATIERRA ETA KIKE DIAZ DE RADA
- Itzulpena: IDOIA BARCELO
- Zuzendaritza: JOSE CARLOS GARCIA
- Zuzendari laguntzailea: KIKE DIAZ DE RADA
- Musika: FRAN LASUEN
- Antzezleak:
- PAKO REVUELTAS
- AROA BLANCO
- NEREA ARIZNABARRETA
- PAU TORRES
- Argi diseinua: ION CHAVEZ
- Eszenografia: IKERNE GIMENEZ ETA ALEX DIAZ
- Jantziak: IKERNE GIMENEZ
- Eszenografia-eraikuntza: ESKENITEK
- Argazkiak: TXELU ANGOITIA
- Diseinu grafikoa: EPS COMUNICACIÓN
- Zuzendaritza artistikoa eta Exekutiboa: ALEX DIAZ
- Ekoizpena: TEATRO GORAKADA
- Administrazioa: MAITE LOPEZ