- ekitaldia hau amaitu da.
“LANDETXOKO GAUAK 2023: DEMODE QUARTET” – IZENADUBA – (MUNGIA)
22 iraila, 2023 9:00 pm
Ekitaldi nabigazioa
Demodé Quartet duela hamabi urte sortu zen, a capella kantua eta umorea nahasten dituen konpainia artistiko gisa. Laukotea era guztietako ikuskizun musikalak ere ekoizten dituen konpainia honen lokomotora da.
A capella abestea da haien funtsa–oinarriekin edo instrumentuekin–, ikuskizunak –kalekoak edo aretoetarako, euskaraz edo gaztelaniaz, haurrentzat edo publiko guztientzat–, galak –serioak leku dotoreetan edo lotsagabeak leku informal eta dibertigarrietan–.…
Donostiako Zinemaldiako, 2016ko Europako Kultur Hiriburuko edo Basque Culinary Centerren inaugurazioko galak ireki dituzte eta, estatu osoko antzoki askotan aritzeaz gain, putzua saltatu eta Kubako Arte Fabrikan aritu dira.
2021ean, Kutsidazu bidea, Ixabel Musikala ikuskizuna sortu zuten eta, horren bidez, musika ikuskizun onenaren Max Saria jaso zuten.