- ekitaldia hau amaitu da.
“KASKAROT” – ZABALOTEGI ARETOA – (BERGARA)
18 urtarrila, 2020 6:00 pm
Ekitaldi nabigazioa
Distopia ardatz nagusiduten ikuskizunetan erabiltzen den estetika umeentzako baliagarria den galdetzen genion geure buruari. Baiezko biribila da, izan ere, umeak zeharo ohituta daude marrazki bizidunetan zein pelikula eta komikietan horrelako ereduak ikusten. Are gehiago, espektakulu horietan egiten den hizkuntza trataera zeharo bat dator umeek erabiltzen duten euskararekin eta horrela ez bada, ondo legoke horrela izatea. Familia osoari zuzendutako ikuskizun honetan umeak izango dira publiko nagusia, hau da, beraientzako egindako ikuskizuna izango da. Beti ere, umeekin batera doazen nagusiak albo batera utzi gabe.
Fitxa artistikoa
Egilea: Gartxot Unsain.
Zuzendaritza: Iosu Florentino.
Antzezleak: Maryse Urruty, Natxo Montero, Jon koldo Vázquez, Gartxot Unsain