- ekitaldia hau amaitu da.
“ERRADIKALAK GINEN” – HERRIKO ANTZOKIA – (LEZO)
6 martxoa, 2021 6:00 pm
Ekitaldi nabigazioa
Erradikalak ginen, gara eta izango gara. Bigarren aldiak inoiz onak izan ohi ez direla diotenei aurka egitera gatoz. Lehen aldi hartako pasioz, korseak askatuta, bertso eta bakarrizketa bidezko formatuari eutsi eta buruberokiak eduki berriz betetzeko gogoz.
“Neska gazte promesa” etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta zeharkatzen gaituzten beste hainbat gaiz kantatu eta kontatu nahi dugu. Feminismoa zeharlerrotzat hartuta eta umorez. Umorez, beraz, serio.
Fitxa Artistikoa
- Partaideak: Ane Labaka (bertsolaria), Beatriz Egizabal (antzerkilari/ipuin kontalaria)
- Nori zuzendua: Helduei
- Iraupena: 70 minutu
- Antolatzailea: Goizueta Leitza.
- Kultur bitartekaria: Lanku