- ekitaldia hau amaitu da.
“BATETIK BESTERA” – ESCUELA NAVARRA DE TEATRO – (PAMPLONA)
10 urria, 2023 7:30 pm
Ekitaldi nabigazioa
Bor-bor batean dago Hezegunea. Udaberriko migrazioa hemen da! Iparrerantz doazen lehenengo bidaiariak heltzen hasi dira indarberritzeko premiaz. Prismatikoetatik adi-adi begiratzen baduzue, laster bereizi ahalko dituzue horietako hainbat. Gehienek alabeharrez ekin diote bidaiari bueltatzeko aukerarik izango duten ere jakin gabe. Zer oztopo aurkituko dituzte bidean? Zer helduleku… Xo, xo, xo… Begira, begira, begira!!
Batetik Bestera hiru urtetik gorako haurrei eta familiei zuzendutako umorezko antzerkia izango da. Giza migrazioei buruz hitz egingo dugu txorien migrazioen bidez. Txoriburu izango gara hausnarketarako abiapuntu izateko grinaz.
Fitxa artistikoa
- Testua: Patricia Urrutia
- Zuzendaritza: Elena Olivieri
- Antzezleak: Patricia Urrutia, Juanjo Otero, Jon Zumelaga
- Musika: Asier Ituarte
- Eszenografia: Amaia Garate
- Argiztapen diseinua eta teknikaria biran: Edu Berja
- Argazkiak: Ainhoa Resano
- Diseinu grafiko eta audiobisuala: Roberto Quintana
- Iraupena: 50 min.