
- ekitaldia hau amaitu da.
“ALBUM” – BILBOROCK – (BILBAO)
22 apirila, 2022
Ekitaldi nabigazioa

Zer egiten du ostruka batek arrainontzi batean?
Ba al dago denon bistan egon eta ezkutatzea baino gauza miserableagorik?
Derrigorrezkoa al da belaunaldi bat hiltzea hura omendu ahal izateko?
Asko hitz egin izan da gazteoi buruz. Millennialok oinordetzan hartutako erantzukizunak kudeatu ezinean gabiltzanaren diagnosia jaso dugu. Ondorengo hitzekin definituak izan gara: infantilak, prekarioak, frustrazioari intoleranteak, grinarik gabeak, bizitzan galduak, gainformatuak. Ados, sintomatologia guzti hori geure gainean zamatuko dugu. Gure belaunaldiaren etiketen jabe bihurtuko gara.
Baina zer daukagu guk esateko?
Zer espero da gutaz?
Nor gara gu?
Ikerketa hau ez da autopsia bat, ez da erretratu bat, ez da selfie bat. Formol Laborategiaren lehen Albuma da.
Ongi etorri gure kaiolara.
Fitxa
- Egilea: Formol Laborategia
- Zuzendaria: Edurne Azkarate
- Antzezleak: Intza Alkain, Mikel Ibarguren
- Bidelagunak: Metrokoadroka Sormen Laborategia
- Dramaturgia: Formol Laborategia, ITU banda
- Soinu espazioa: Olatz Salvador
- Eszenografiaren diseinua: Formol Laborategia
- Jantzien diseinua: Formol Laborategia
- Argiztapenaren diseinua: Miriam Ubanet
- Ikus-entzunezkoak: Bideolan
- Argazkiak: Unai Bellamy
- Diseinu grafikoa: Ruben Cohen
- Argi eta soinu teknikaria: Miriam Ubanet
- Ekoizpena: Formol Laborategia
- Banaketa: Formol Laborategia