SOUVENIR · HORMAN POSTER ESKAFANDRAK JANTZITA; PROPOSAMEN BERRITZAILE, KOMIKO ETA ESPAZIALAREKIN DATOZ. Ia urtebeteko sorkuntzaren ondoren, Horman Posterren komedia berriak badu estreinaldi data. Bilboko Arriaga Antzokian egingo du, azaroaren 10ean. Proposamen arriskutsua da, baina… Zergatik ez egin zientzia fikzioa antzerkian? Simulazio zientifikoen laborategia eta parke tematikoaren arteko kanpamendu bat. Denboraldi batez, “espazioaren konkista” entsaiatu eta birpentsatuko duten astronauta analogoak bilakatuko dira. Mundua pikutara doala dirudien honetan, “eko-antsietateak” jota, espezie interplanetarioa izatearen promesari eutsiko diote. Horretarako aproposa izango litzakeen B planeta agertzen ez den bitartean ordea… lurrean bertan entsaiatzen jarraitu beharko! Nola, eta batez ere, zer nolako etorkizunerako prestatu beharko genuke? Zer dago gure mundua beste planeta batean berreraikitzeko desiraren oinarrian? Izarretara begiratzea… ispilura urbiltzeko entrenamendua … [Irakurri gehiago...] about ANTZERKI ETA DANTZA ESTREINALDIAK EUSKADIN (AZAROAK, 2022)