SOUVENIR · HORMAN POSTER
ESKAFANDRAK JANTZITA; PROPOSAMEN BERRITZAILE, KOMIKO ETA ESPAZIALAREKIN DATOZ.
Ia urtebeteko sorkuntzaren ondoren, Horman Posterren komedia berriak badu estreinaldi data. Bilboko Arriaga Antzokian egingo du, azaroaren 10ean. Proposamen arriskutsua da, baina… Zergatik ez egin zientzia fikzioa antzerkian?
Simulazio zientifikoen laborategia eta parke tematikoaren arteko kanpamendu bat. Denboraldi batez, “espazioaren konkista” entsaiatu eta birpentsatuko duten astronauta analogoak bilakatuko dira. Mundua pikutara doala dirudien honetan, “eko-antsietateak” jota, espezie interplanetarioa izatearen promesari eutsiko diote. Horretarako aproposa izango litzakeen B planeta agertzen ez den bitartean ordea… lurrean bertan entsaiatzen jarraitu beharko! Nola, eta batez ere, zer nolako etorkizunerako prestatu beharko genuke? Zer dago gure mundua beste planeta batean berreraikitzeko desiraren oinarrian? Izarretara begiratzea… ispilura urbiltzeko entrenamendua bihurtuko al da
ESTREINALDIA: AZAROAK 10, ARRIAGA ANTZOKIAN (BILBAO)
ZUZENDARITZA: IGOR DE QUADRA
TESTUAK: HORMAN POSTER
ANTZEZLEAK: MATXALEN DE PEDRO, XANTI AGIRREZABALA Y MAITE AIZPURUA
TODAS LAS HIJAS · ERRE PRODUKZIOAK
EMAKUMEEN BELDURRETAN BARRENA EGINIKO BIDAIA DA.
Todas las hijas proiektuaren ibilbidea 2021eko udan hasi zen eta bere bidaia Bilboko Arriaga Antzokian amaituko da, – edo hasiko da – azaroaren 24an. Todas las hijas bost emakume aktoreren historia da. Haien bizitzaren ipuina da. Bost emakumek hitz egiten dute hitz egiteko beharra dutelako, honaino nola iritsi diren kontatzeko, beren bizitzak eta artea nola bizi izan dituzten adierazteko eta galdera honi erantzuteko: zergatik sentitzen duten kezka bat beren bularraren barren-barrenean, bihotzaren eta biriken artean, sentimenduak eta arnasa kokatzen diren lekuan. Agian, mina da; edo beldurra, besterik ez; edo adina; edo bakardadea; edo maitasuna, batzuetan min ematen baitu; edo trebeska geratu den barre bat. Baina denak gogoratzen dira beren amaz, horregatik dira denak alabak.
ESTREINALDIA: AZAROAK 24, ARRIAGA ANTZOKIAN (BILBAO)
ZUZENDARITZA: ANDRÉS LIMA
TESTUAK: DAVID CAIÑA, ANDRÉS LIMA
ANTZEZLEAK: GEMMA MARTÍNEZ, ANE GABARAIN, MARIBEL SALAS, SOL MAGUNA Y VITO ROGADO.
EZ NAIZ INOIZ DUBLINEN EGON (PREESTRENO) · TENTAZIO PRODUKZIOAK
UNA COMEDIA SOBRE LA ACEPTACIÓN DE LAS VIVENCIAS.
Mireia Gabilondok ametsen edertasun hauskorrari buruzko komedia familiar berri bat zuzentzen du. Bakoitzak gure errealitate propioa eraikitzen dugu, baina noraino gara gai besteenak onartzeko? Estreinaldia urtarrilean izango da, baina azaroaren 13an aurrestreinaldi bat ikusi ahal izango dugu Saroben.
Amesti familia Eguberri gaua ospatzeko bildu da, baina aurtengoa berezia da. Elena, hiru urtez ikusi ez duten alaba gaztea, Londresetik itzuli da azkenean. Baina ez dator bakarrik, Cindyrekin dator, bere neska-lagun irlandarrarekin. Denak daude desiratzen irlandarra ezagutzeko, baina inork ez du espero Cindy pertsonai ikusezin bat izatea, familia honen oreka hankaz gora jarriko duen Elenaren fantasia bat. Atetik sartzen den momentuan, pertsona bitxi hau onartu ala ez erabaki beharko dute.
AURREESTREINALDIA: AZAROAK 13, CENTRO DE ARTES ESCÉNICAS SAROBE (URNIETA)
ZUZENDARITZA: MIREIA GABILONDO
TESTUAK: MARKOS GOIKOLEA
ANTZEZLEAK: IÑIGO ARANBURU, IÑIGO AZPITARTE, MIREIA GABILONDO, AITZIBER GARMENDIA
LA CASA VACÍA · PROYECTO LARRUA
Azaro honetan ere dantza estreinaldietarako tartea dago; Larrua Proiektuak bere proposamen berria estreinatuko du, oraingoan lau dantzari eta aktore batekin. Hartu agenda eta apuntatu: azaroaren 15ean Gasteizko Principal Antzokian.
2015ean Larrua konpainia sortu zenetik, garrantzi berezia eman diote mugimenduaren ikerketari, estiloaren bilaketari eta diskurtso bereizgarriari. Lan-lerroak definitu ahal izateko gure helburu nagusiak izan dira honako hauek: mugimenduaren erritmoak, dueto- eta kontaktu-lana, konposizioko egiturak, mugimenduaren dramaturgia eta emozioa eta fisikalitatea bateratzeko modua. Lanei beti gogoeta-garrantzia gehitzen diete, irudiak azaltzen diren unetik ikuslearengan pentsamendu introspektiboa sortu nahian.
ESTREINALDIA: AZAROAK 15, PRINCIPAL ANTZOKIA (GASTEIZ)
COREOGRAFIA: JORDI VILASECA
SORMENA: Luis Miguel Cobo, Enric Planas, David Alcorta, Xabier Mujika, Pedro Casas, Jordi Vilaseca y Aritz Lуpez.
ANTZEZLEAK: BEGOÑA MARTÍN, INGRID MAGRIÑÁ, MADDI RUIZ DE LOIZAGA.
PERRA · ORTZAI
UN INTENTO DE DESNUDARSE DE TODA TEATRALIDAD
Gasteizko Principal Antzokiak ere Iker Ortiz de Zaratek zuzendutako Ortzairen ikuskizun berriaren estreinaldi absolutua hartuko du. Gasteizen sortutako ORTZAI konpainiaren bokazioa hizkuntza komuna eta bere jarduerarekiko eta bertan inprimatutako balio artistiko eta humanoekiko konpromisoa bilatzea da.
Perra oihartzun bat da, Hekuba eta Troiarrak lanen oihartzuna, zeinen bitartez, gure denboratik hain urruti ez dagoen garai batean, Euripides izeneko antzerkigile batek oihu egin baitzuen gerraren aurka. Gaur egun ere premia eta gordintasun berberarekin entzun behar litzateke indarkeria eta sufrimendu ororen aurka oihu hori bera, nahiz ahanzturara baztertzen duen gure komenientziak, gure axolagabekeriak, egungo bidegabekerien aurrean planto egiteko adore ezak, edo gure memoria berreskuratu eta iraganekoei so egiteko konpromiso etiko ezak.
ESTREINALDIA: AZAROAK 4, PRINCIPAL ANTZOKIA (GASTEIZ)
ZUZENDARITZA: IKER ORTÍZ DE ZÁRATE
ANTZEZLEAK: TERESA IBAÑEZ, IÑAKI FERNÁNDEZ DE BALBOA, MARÍA BILBAO, ITSASO ALICANTE, ANDONI LAUZURIKA, IDOIA REBOLLO, CARLOS LARREA, ANA GYMEZ ALDAY, IKER ORTÍZ DE ZÁRATE
ZARRA · ADRIANA BILBAO
ZARRA dantza-obrak omendu eta aintzatetsi egiten du Telmo Zarraonandia (1921 – 2006), hirurogei urtez Espainiako futbol-ligako golegile nagusia izan zen jokalari enblematikoa. Estreinaldia: azaroak 17 Arriaga Antzokian.
Ikuskizunak hurbildu egiten gaitu kirol horri atxikita dagoen herri baten jatorrietara eta oroimenera, meatzaritzari eta industriari loturiko sustraietara, eta ibilbide bat egiten du haren historian zehar, Telmok berak gidatutako pasadizoen bidez. Futbolaren mitotzat jotzen da Athletic Clubeko eta Espainiako futbol-selekzioko jokalari zena; haren palmaresa luze eta zabala izan zen benetan, gurearekin zerikusirik ez zuen garai batean.
ESTREINALDIA: AZAROAK 17, ARRIAGA ANTZOKIA (BILBAO)
ZUZENDARITZA ETA COREOGRAFIA: ADRIANA BILBAO
ANTZEZLEAK: ADRIANA BILBAO, CARMEN BEJARANO, TATIANA CUEVAS, BLANCA LORENTE, GABRIEL MATÍAS, MIRIAM PÉREZ, MAGDALENA MANNION
LA SAGA (ESTRENO EN CASTELLANO) · TXALO PRODUKZIOAK
‘Sagastitarrak’ antzezlana estreinatu ondoren, Txalo Produkzioak gaztelaniazko bertsioa sortu du. Azaroaren 18an Kultur Leioan ikusi ahal izango da, ‘La Saga’ izenburuarekin.
Sagastitarren –goi-burgesiako familia euskaldunen– etxean, Ane alabak, aktibista sozial eta feministak, erabaki du lehenengo abizena aldatu eta amarena jarriko duela. “Ez dugu patriarkatua eraitsiko gutaz erditu den amaren abizena hartzen ez dugu arte”. Anton Sagastik ezin du sinetsi bere alabak Sagasti abizena alde batera utzi nahi izatea, hura baita lurraldeko tradizio handien duen abizenetako bat. Horregatik, mota guztietako amarruak eta xantaiak egingo dizkio alabari asmoa alda dezan.
ESTREINALDIA ERDERAZ: AZAROAK 18, KULTUR LEIOA (LEIOA)
ZUZENDARITZA: BEGOÑA BILBAO
TESTUAK: RAMON MADAULA
ANTZEZLEAK: JOSEBA APAOLAZA, AINHOA ETXEBARRIA, KOLDO OLABARRI.