Bilbon, 2020ko apirilaren 16ean Atzo, EAB, ESKENA, ADDE, ARTEKALEko konpainiak eta banatzaileak, MUSIKA BULEGOA eta EZE elkarteok gutun bat bidali genion, Zuzeneko Arteak RESET plataformako kideon izenean, Bingen Zupiria Kultura Sailburuari. Bizi dugun larrialdi-egoeraz kontziente izateko eta kulturaren defentsan pausu bat aurrera egiteko eskatzen genion gutun horretan. HAKOBA erabili dezatela beharrezkoa den instituzioen arteko koordinazioa lideratzeko eta hitzetatik ekintzetara pasa daitezela biziberritzea eta etorkizunerako alternatibak sustatzeko bidean . Gaur komunikabideen aurrean aurkeztu den “Kulturako profesionalei laguntzeko programa” konfinamendu hilabete luze honetan zehaztu den lehen pausoa izan da. Lehenik eta behin, esan pozez jaso dugula Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren arteko elkarlana. Krisiaren eragina zuzenean jasaten ari dira kulturaren arloko langileak eta gure lehentasuna langile horiek babesteko … [Irakurri gehiago...] about EAB, ESKENA, ADDE, ARTEKALEko konpainien eta banatzaileen, MUSIKA BULEGOA ETA EZE elkarteen komunikatua Kultur sektoreetako langileei laguntzeko Lanbidek eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak abian jarri duten ‘Kulturako profesionalei laguntzeko programa’-ri buruz
Archives for apirila 2020
EAB, ESKENA, ADDE, ARTEKALEko konpainien eta banatzaileen, MUSIKA BULEGOA ETA EZE elkarteen komunikatua Kultur sektoreetako langileei laguntzeko Lanbidek eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak abian jarri duten ‘Kulturako profesionalei laguntzeko programa’-ri buruz
‘ZUZENEKO ARTEAK RESET’ PLATAFORMAK COVID 19ak ERAGINDAKO KRISIARI AURRE EGITEKO PROPOSATUTAKO NEURRIEN OINARRIZKO TAULA
Zuzeneko arteen sektorea gizartea Covid 19ak eragindako larrialdi egoerari aurre egiteko burutzen ari den borrokarekin erabat konprometituta dago. Egoera honek guztion harremanak eta ekonomia nahasi ditu eta modu berezian nahigabetu ditu gaixo dauden pertsonak eta gure biziraupenaren oinarrizko konstanteak mantentzeko eta osasunaren alde lan egiten dutenak. Gero eta gertuago dagoen itzuleraren esperoan, sormen egiturek jarduera behar dute interpreteak, musikariak, teknikariak, ibilgailuak, jatetxeak, antzokiak (bere alde teknikoarekin, programazioarekin, promozioarekin, etab.-ekin), aretoak, jaialdiak etab. mugiarazteko. Hauen inguruan enplegua sortu eta herrietako bizitza aberasten duten beste hainbat jarduera aurkitzen dira. Jarduera da zuzeneko arteak berpizteko behar duguna. Bizi dugun egoera hau lehenbailehen itxiko den parentesi bat izan dadila eta ondoren jarduera handiko bizitza eta eskaintza kulturala berreraikitzeko aukera izatea. Garai berri horretan, gurea, egoera … [Irakurri gehiago...] about ‘ZUZENEKO ARTEAK RESET’ PLATAFORMAK COVID 19ak ERAGINDAKO KRISIARI AURRE EGITEKO PROPOSATUTAKO NEURRIEN OINARRIZKO TAULA