Alderray pertsonaien ehiztaria eta istorio kontalaria da. Horretan aritu da bizitza osoan, kalerik kale pertsonaia berezien bila ibiltzen. Sena du, giza fauna ugarian, kontatzea merezi duten istorioak antzemateko. Gero, edozein kale kantoi edo plazatan, istorio horiek kontatzen dizkie entzun nahi dutenei, borondatearen truke. Alderray errari bizi izan da beti, askatasun osoan, nahita aukeraturiko bakardadean. Baina gaztaroa aspaldi joan zen eta orduko kemena galdua dauka. Orain askatasuna eta bakardade erabatekoa zama bihurtu zaizkio. Une honetantxe agertu da bere bizitzan neska gazte bat, Alderrayren lanaren mireslea, bere ondoan ofizioa ikasi nahi duena. Bizitzak misantropo garratz eta asozial bihurtu du ehiztari zaharra, baina hala ere bere ondoan onartuko du, morroi gisa. Ustegabeko etorrera honek zerbait hautsi du Alderrayren barrenean. Fitxa artistikoa Autor y director: Patxo Telleria Intérpretes: Mikel Martinez, Sandra Fdez. Aguirre Espacio sonoro: Adrián García … [Irakurri gehiago...] about “ALDERRAY” – ANTZOKI ZAHARRA – (DONOSTIA)
euskal antzerkia
“EZ NAIZ INOIZ DUBLINEN EGON” – PREESTRENO – SAROBE – (URNIETA)
SARRERAK EROSI - EZ NAIZ INOIZ DUBLINEN EGON Ez naiz inoiz Dublinen egon, besteen bizipen eta sinesmenen onarpenari buruzko komedia garratza da. Bakoitzak gure errealitate propioa eraikitzen dugulako, baina noraino gara gai besteenak onartzeko? Amesti familia Eguberri gaua ospatzeko bildu da, baina aurtengoa berezia da. Elena, hiru urtez ikusi ez duten alaba gaztea, Londresetik itzuli da azkenean. Baina ez dator bakarrik, Cindyrekin dator, bere neska-lagun irlandarrarekin. Denak daude desiratzen irlandarra ezagutzeko, baina inork ez du espero Cindy pertsonai ikusezin bat izatea, familia honen oreka hankaz gora jarriko duen Elenaren fantasia bat. Atetik sartzen den momentuan, pertsona bitxi hau onartu ala ez erabaki beharko dute. Gau zoro honetan zehar bakoitzak bere fantasia eta miseriak erakutsiko ditu, hemen ez baita inor libratzen. Eta elkar onartzeko zailtasunak izan arren, denak gauza berdinaren bila dabiltzala ikusiko dugu; bizitzen lagunduko dien ilusio baten … [Irakurri gehiago...] about “EZ NAIZ INOIZ DUBLINEN EGON” – PREESTRENO – SAROBE – (URNIETA)
“FACES” – ITSAS ETXEA AUDITORIUM – (HONDARRIBIA)
SARRERAK EROSI - FACES Arriaga Antzokiaren ekoizpen berri honek John Cassavetesen Faces film gogoangarria hartu du erreferentziatzat. Filma Oscar sarietarako hautagai izan zen hiru kategoriatan: jatorrizko gidoi onena, antzeztaldeko gizonezko aktore onena eta antzeztaldeko emakumezko aktore onena. Bikote-bizitzan duten hutsune emozionalaren zama gainean dutela, Richard eta Maria senar-emazteek harreman berriei ekingo diete, batez ere norberaren burua berriz aurkitzeko asmoarekin. Zinemagile independenteen funtsezko erreferente den Faces filmarekin indie hizkuntzara itzuli zen Cassavetes, Hollywoodeko faktoria handian integratzeko alferrikako bi saioren ondoren. Filmak Oscar sarietarako hiru izendapen izan zituen eta hainbat sari jaso zituen nazioarteko zinemaldietan. Galera, helduaroaren onarpena eta, batez ere, maitasunaren alderdi ezkor eta esplizituena dira agertokian antzezten diren gaiak. Pertsonak eta maitasuna benetan interesatzen zitzaizkion Cassavetesi. Hala, maitasunaren … [Irakurri gehiago...] about “FACES” – ITSAS ETXEA AUDITORIUM – (HONDARRIBIA)
“SOUVENIR, KOMERIA EXTRALURTARRA” – SOREASU ANTZOKIA – (AZPEITIA)
SARRERAK EROSI - SOUVENIR, KOMERIA EXTRALURTARRA Esplorazio espazialaren ametsaz mozkortutako hiru lagun. Simulazio zientifikoen laborategia eta parke tematikoaren arteko kanpamendu bat. Denboraldi batez, “espazioaren konkista” entsaiatu eta birpentsatuko duten astronauta analogoak bilakatuko dira. Mundua pikutara doala dirudien honetan, “eko-antsietateak” jota, espezie interplanetarioa izatearen promesari eutsiko diote. Horretarako aproposa izango litzakeen B planeta agertzen ez den bitartean ordea… lurrean bertan entsaiatzen jarraitu beharko! Nola, eta batez ere, zer nolako etorkizunerako prestatu beharko genuke? Zer dago gure mundua beste planeta batean berreraikitzeko desiraren oinarrian? Izarretara begiratzea… ispilura urbiltzeko entrenamendua bihurtuko al da? Horman Poster kolektiboa, Matxalen de Pedro eta Igor de Quadrak 2010ean sortua, antzerki pieza berritzaile eta esperimentalak ekoizten dihardu azken 10 urteetan. Kolektiboak euskaraz ekoizten jarraitzeko asmoari eutsi … [Irakurri gehiago...] about “SOUVENIR, KOMERIA EXTRALURTARRA” – SOREASU ANTZOKIA – (AZPEITIA)
“XOCOLAT” – AMURRIO ANTZOKIA – (AMURRIO)
SARRERAK EROSI - XOCOLAT Espazio garbi eta perfektu batean materia bitxi bat sortzen da: txokolate-tabletak. Bertan bizi da tokiko errutina eta ordenarekin pozik bizi den emakume bat. Ezustean iritsiko den lagun kanporakoi, dibertigarri eta oldarkorrak hankaz gora jarriko du hasierako unibertso aseptikoa. Egun batean, bi pertsonaiek beren begiradak gurutzatuko dituzte ezohiko gauza bat egitearekin batera: txokolatea probatzea, dastatzea, gozatzea! Honela, materia beren ahoetara erortzen den bitartean, beren begiek gozamena islatuko dute eta beren soinekoak sentipenez beteko dira. Bat-batean, dena aldatuko da! Elkarrekin hegan egingo dute txokolatea esku artean dutela, usain gozoek mundua betetzen duten eta denbora eteten duten bitartean, materiarekin ikertzeak eta jostatzeak dakarren gozamena dastatu ahal izateko. Bizitzeko gozamenari, irudimenari eta ikus-minari eskainitako kanta. Fitxa artistikoa Antzezleak: Rosa A. García, Maitane Goñi Eszenografia eta Jantziak: Elisa … [Irakurri gehiago...] about “XOCOLAT” – AMURRIO ANTZOKIA – (AMURRIO)
“ALDERRAY” – ANTZOKI ZAHARRA – (DONOSTIA)