Deskribapena
2019ko ekitaldian gauzatu edo hasiko diren arte eszenikoen ekoizpen profesionaletarako (antzerkia, dantza, zirkua…) dirulaguntzak emateko araubidea ezarriko da.
- Zabalik dago eskaerak aurkezteko epea (2019/03/16-2019/04/15)
Diru-laguntza jaso dezaketen alorrak
Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak 2019-2020 urteetan garatzeko proiektu eszenikoei zuzenduta daude. Honako hauek izan beharko ditu, gutxienez, proposatutako planak:
- 2019-2020 urteetan estreinatu dela egiazta daitekeen ekoizpen bat. Ez dira diruz lagunduko 2 ekoizpen baino gehiago.
- EAEko merkatua nahiz kanpoko merkatua aintzat hartuko dituen bira-plan bat.
Barne hartuko dira erakunde eskatzailearen zabaltze-, prestakuntza-, sentsibilizazio-, bitartekaritza-jarduerak…
Aurrekontuko zuzkidura
580.000
Prestazio ekonomikoa
Emango dira:
464.000 euro antzerki-eremurako eta 116.000 dantza-eremurako.
- Diru-laguntzak aurkeztutako proiektu edo jarduera bakoitzaren aurrekontu garbiaren (zergak kenduta) %50era iritsi daitezke, gehienez.
- Administrazio publiko desberdinetatik jasotako diru-laguntza guztiek ezingo dute gainditu diruz lagundutako jardueraren kostuaren %70a.
- Proiektu bakoitzari emandako diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 120.000 eurokoa izango da.
- Edozein kasutan, onuradun berak ezingo du 400.000 euro baino gehiago jaso 8 urtetan.
Nori dago zuzenduta
Pertsona fisikoak
- Pertsona fisikoaren nortasuna
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzea Informazio xehetua
Pertsona juridiko pribatuak
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
- Legez eratuta egotea
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzea Informazio xehetua
- Estatutuetan haien helburu edo xede sozial gisa jarduera eszenikoak garatzea izan beharko dute.
Betekizunak
- Europar Batasuneko estatu kide batean ezarrita egotea eta behin diru-laguntza emanez gero establezimendu egonkor bat Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
- Languntza eskatu ahal izango dute: Informazio xehetua
- Ezingo dituzte deialdi honetako diru-laguntzak jaso: Informazio xehetua
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehetua
- Proiektuaren azalpen teknikoak egitea
Araudia
Tramitazioa