
- ekitaldia hau amaitu da.
“MACHOS EN FLOR” – PABELLON 6 – (BILBAO)
10 azaroa - 26 azaroa
Ekitaldi nabigazioa

Errealitatetik abiatuko gara. Eta hobeak izan nahi duten gizonengan jarriko dugu arreta. Obra honetako pertsonaiak GIZONEN ZIRKULU batekoak dira. Estatu osoko hirietan banatuta, patriarkatuaren aginduetatik ihesi berdintasuna nahi duten gizonen elkarte egonkorrak dira zirkulu horiek. Gogoeta egiteko, beren burua kritikatzeko eta laguntza-talde bihurtzeko biltzen dira, nahi duten eraldaketa kultural feminista lortzearren. Ez dira nabarmentzen. Nahiago dute isiltasuna. Zaratarik gabeko aldaketa. Elkartu, hitz egin, barre eta negar egiten dute. Eta guk ere bai, haiekin.
Taldea
- Testua eta zuzendaritza: Felipe Loza
- Antzezleak: Josu Angulo, Kepa Alesso, Quique Gago, Gorka Martín, Diego Pérez eta Yeray Vázquez
- Ikus-entzunezkoak: Daniel F. Carrasco
- Produkzioa: Pabellón 6
- Lankidetza: Arriaga Antzokia