- ekitaldia hau amaitu da.
“LA TARARA” – SOREASU ANTZOKIA – (AZPEITIA)
6 azaroa, 2022 7:00 pm
Ekitaldi nabigazioa
SanFran auzoan bizi da Rosa, haur biolinista. Liszt eta jada hilda dauden beste musikagile batzuk ikusten dituela uste du, eta horiek biolina jotzen laguntzen diotela. La Tararak, gauez lan egiten duen prostitutak, lagunduko dio mamuen aurkako borrokan. Rosa helduak eta Rosa haurrak elkarrekin egingo dute topo, sekretu baten inguruan joan-etorrian dabiltzan oroitzapenen artean: sute bat, errautsak eta babes-geruza bat bezala zabaltzen den ahanztura. Halako batean, tiradera batean aurkitutako maitasun-gutunek haurraren oroimen hautsia leheneratuko dute. Musikaz eta edertasunez beteta dagoen haurrak ez zeukan izuarentzat lekurik gordeta bere baitan.
Josi Alvarado Alacanteko egilearen testuak 2019ko SGAEren Ana Diosdado I. antzerki-saria irabazi zuen. Sentsibilitate eta dotorezia handiko testua da, idatzita dagoena baino gehiago adierazteko gai dena, emozioa darien isiluneen bidez musika transmititzeko gai dena. Testuak thriller bokazioa du, eta poesiaren dardarak astintzen du. La Tarara inoiz kontatu ez den hainbat haurren historia da; haragiaren barnerako bidaia iniziatikoa, mendekotasun sortzailea. Barkamenari buruzko ipuina da, diferentziaren goraipamena, non Txanogorritxuk, azkenean, biolina joko dien otsoei.
Fitxa artistikoa
- Egilea: Josi Alvarado
- Itzulpena euskarara: Arantxa Iturbe
- Interpreteak: Tania Fornieles, Kepa Errasti, Jurdana Otxoa, Eneritz Artetxe, Jose Cruz Gurrutxaga, Adrián García de los Ojos & Iñar Sastre
- Zuzendaritza eta Dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga
- Zuzendari laguntzailea: Miren Gojenola
- Jantzien eta eszenografiaren diseinua: Ikerne Giménez
- Eszenografiaren errealizazioa: Readest Decorados eta Sfumato Pintura Escénica
- Eszenografia laguntzailea: María José Villela
- Jantzien errealizazioa: KKUM Inma Gómez
- Jantzien giroketa lana: Taller María Calderón
- Musika giroa: Adrián García de los Ojos & Jurdana Otxoa
- Musika zuzenean: Adrián García de los Ojos/ Iñar sastre & Jurdana Otxoa
- Argiak: Xabier Lozano
- Grafika: Santos Bregaña. Laia
- Promozio bideoak: Acrónica producciones
- Argazkiak: David Bernués & Dani Blanco
- Ekoizpen zuzendaritza: HIKA Teatroa
- Ekoizpen exekutiboa: HIKA Teatroa
- Talde teknikoa: Acrónica producciones
- Komunikazioa: Teresa Sala
- Administrazioa: Asun Etxeberria
- Banaketa: HIKA Teatroa (Teresa Sala)