- ekitaldia hau amaitu da.
“ESNA” – ZORNOTZA ARETOA – (AMOREBIETA)
11 azaroa, 2023 5:30 pm
Ekitaldi nabigazioa
Familia osoari zuzendutako antzerki-dantza proiektua da ESNA, non esperimentua esperientzia bihurtzen den. Bi gorputz taularatuko dira, pertsona bakarra interpretatzeko, mila aurpegi izan ditzakeen pertsona bakarra.
Sinopsia
Pertsona batek beste bat dela irudikatzen du, haren azalean jartzen da, gero izandako esperientziak aberastuta bere baitara itzultzeko. Jolasaren bidez animalia bat dela irudikatzen du, edo lore bat, jostailu bat, ura edo eta haizea bera. Mutiko batek neska bat dela irudikatzen du, neskak mutila dela amestu. Neskatila bat mutila dela sinistuta
dago, neska dela ohartzen den mutila dela deskubritzen duen arte; jaio berria zeneko garaira itzultzen da, jaioberriaren ama dela irudikatzen du, amaren amona eta amonaren biramoma, tximua dela irudikatu arte. Ikertu egiten du eta dute, jolastu egiten dira, lokaztu egiten gara, bata eta bestea izateko gai garela ohartu, ni, bera eta
zurekin izan naitekeen pertsona bat, bakarra izatera behartuta egon gabe.
Lankidetzari buruz
Antzerkia eta dantza da ESNA, dantza delako, baina baita antzerkia ere. Antzezleak dantzariak dira, baina Jokin Oregi antzerkian espezializatuta dago eta Eva Guerrerok denbora asko eman du dantzaren heterodoxian arakatzen. Eszenan bi gorputz pertsona bakarra interpretatzeko, bi konpainia helburu berarekin elkartzen diren bezala: Beste batzuk garela imajinatzea, jolasean.
Fitxa artistikoa
- Egileak: Jokin Oregi eta Eva Guerrero
- Zuzendaria: Jokin Oregi
- Koreografia: Eva Guerrero
- Aktore/dantzariak: Denis Martínez, Olaia Valle
- Jatorrizko musika: Nerea Alberdi, David. S. Damián (Blue Bayou estudioetan grabatutako eta nahasitako musika)
- Argiztapena: Arantza Heredia
- Teknika: Edu Berja, Unai Barrio
- Kanpoko begirada: Ana Meabe
- Produkzio exekutiboa: Jemima Cano, Pío Ortiz de Pinedo
- Komunikazioa: Irene Zarrabeitia, Eider Zaballa
- Banaketa: a+ Soluciones Culturales
- Iraupena: 40 minutu