Donostiako XXIV. Arte Eszenikoen Feria, dFERIA 2018, martxoaren 5etik 8ra bitartean izango da.
Antzerkia, dantza, diziplina anitzak… Donostiako 9 antzeztokietan. Hiria bera, arte eszenikoen feria ikusgarri bihurtuta, arte eszenikoen festa handia: 33 konpainien 33 ikuskizun eta 37 emanaldi lau egunetan zehar.
Azoka antzoki hauetan ospatuko da:
|
|
|
|
|
|
|
|
|
XXIV. edizioaren leloa TABUa da, debekatuta edota gaitzesten diren jokabide edo ekintza bezala ulertuta. Baina, isilpekoak izanda ere, izan badira.
Feriak arte eszenikoen merkatua bizkortzen laguntzea du xede nagusi, eragileak harremanetan jarriz eta azken antzerki sorkuntza aurkeztuz, arreta berezia eskainiz Euskal Herriko konpainiak bultzatzeari.
dFERIA, hartara, arte eszenikoen sektorearen topaleku nagusi bihurtzen da lau egunetan, eragileen arteko hartu-emanak sustatuz eta sektorearen beraren garapena erraztuz.
Ikuskizunen %64a estreinaldiak izango dira modu batean edo bestean: lau mundu mailan, bi Europan, lau Estatuan eta hamaika Euskal Herrian. Diziplinei dagokienez, %42a dantza ikuskizunak izango dira, %40a antzerkia eta %18a diziplina anitzak.
ESKENAK autobus berei batean joango gara. Begiratu programazioa:
PROGRAMAZIO ESZENIKOA | JARDUERA PROFESIONALAK |