Arabako arte eszenikoetarako laguntzen programa espezifikoa, bere forma eta estetika guztietako antzerki eta dantzako jarduera profesionala duten erakundeei zuzendutakoa, guztira 106.100 euroko hornidurarekin, zenbateko hori kanpo-sustapenari eta komunikazioari eman beharreko laguntzen, programa eszenikoetarako laguntzen eta etorkizuneko profesionalentzako mentorizazio-programa baten artean banatuko delarik. Eskakizunak betetzen dituzten eskatzaile guztien artean banatuko dira laguntza horiek.
Kulturako Plan Estrategikoan jasotzen denez, Arabak “bertako kultura aldarrikatzeko eta herritartasuna eraikitzeko gaitasuna dauka dauden gaitasun txiki edo handietatik abiatuta, gaitasun horiek sustatuz, elkarren artean eta kanpoko beste gaitasun batzuekin harremanetan jarriz”.
Arabako jarduera eszenikoa askotarikoa da eta sorkuntzan emankortasun handikoa. Baina baliabide publikoen murrizketak oso arrisku larrian jarri du Arabako produkzio-garapena eta zailtasun handiak ditu Arabako sortze-talentua eta sortze-ahalegina bideragarriak izateko.
ArabaEszena programa, instantzia desberdinetatik beharrezkoak diren jardunen beste kate-maila bat da etorkizunean egon litezkeenak sustatzeko. Jardun hori produkzio pribatuko unitateen orokortasunera –merkataritzako enpresak, autonomoak, elkarteak eta abar– irekita dauden laguntzen deialdian gauzatzen da. Unitate horiek, bestalde, ekonomia egiaztatua sortzen duen jarduera profesional batetik abiatuta, ikuskizun eszenikoen banaketa eta komunikazioarako eta garatzen dituzten programazioak eta bitartekaritzarako laguntza behar dute.
Eskena Euskadiko Ekoizle Eszenikoen Elkarteak antolatutako eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak babestutako programa bat da.
Zer laguntza eskeintzen ditu?
1. Kanpoko sustapenerako eta komunikazio laguntzak: Ikuskizun eszenikoen komunikazioan,sustapenean eta salmetan eginiko gastuen zati bat estaltzea du helburutzat..
Diru-kopurua:€:56.100€
Eskaerak aurkezteko epea: Uztailaren 23tik urriaren 21ra bitartean
2. Programa eszenikoetarako laguntzak: Erakunde pribatuek festibalen edo erakusketa eszenikoen, bitartekotzako eta publikoen prestakuntzako programen edota lurraldearekin eta komunitatearekin lotutako jardueren antolamenduan egindako gastuaren zati bat estaltzea dute helburutzat.
Diru-kopurua:40.000€
Eskaerak aurkezteko epea: Uztailaren 23tik irailaren 23ra bitartean
3. Mentorizazio-programa: Etorkizuneko profesionalei merkatu eszenikoei buruzko ezagutza transmititzeko aukera erraztea. Profesional adituen eskutik kudeaketa, ekoizpen eta banaketa eszenikoko saioak jasotzeko beka batzuetan zehazten da programa hau, eta horrekin batera, Mercartes 2018 arte eszenikoen azokara bertaratzeko bidaia-, alojamendu- eta mantenu-gastuen zati handi bat hobarituko da, azoka horretan bekadunek mentore baten laguntza izango dutelarik.
Eskaerak aurkezteko epea: Uztailaren 23tik irailaren 14ra bitartean