Beste urte batez dFeria (XXVI. Arte ESZENIKOAK ARTES ESCÉNICAS) hainbat proposamen eszeniko erakutsiko ditu, eta horietan Eskeneko hiru ikuskizun sartzen dira; ‘Ni, munduko txarrena’ – erderaz – (Vaiven Producciones); Nola iritsi gara honetara? (Erre produkzioak) – euskeraz eta erderaz – eta ‘Deje su mensaje después de la señal‘ (Tanttaka Teatroa) – erderaz -.
‘Ni, munduko txarrena’ martxoaren 9an izango da, 18:30ean, Antzoki Zaharrean. Vaivén Produccionesen azken ekoizpenak, martxoaren 1ean Antzoki Zaharrean estreinatu zuenak. Musika, umorea, melodrama erromantikoa, tragedia, eta amaiera bat zeinarentzat ikus-entzuleek baizik ez baitute erantzuna.
Horrez gain, ‘Nola iritsi gara honetara?’, dFERIAra iritsiko da, euskarazko eta gaztelaniazko bertsioekin. Martxoaren 9an, 20:00etan, euskaraz egingo du, eta martxoaren 10ean, 10: 00etan, gaztelaniazko bertsioarekin (¿Cómo hemos llegado a esto?). Bi saioak Intxaurrondo K.Eean egingo da.
Azkenik, martxoaren 10ean, 18:30ean, ‘Deje su mensaje después de la señal‘ lana erakutsiko dute. Ikuskizuna “bizi dituzten arazoei aurrez aurre ezin heldu dabiltzan lau emakumeren ahotsak dira, eta nahiago izango dute gertatzen zaien hori erantzungailu automatiko bati aitortu”.
Beste hainbat antzezlan ere izango dira dFerian, hala nola, ‘Biz Hitza’ (Aukeran Dantza Konpainia), ‘Otsoa’ (Larrua Proiektua), ‘Dream’ (Compagnie Julien Lestel), ‘Perdón’ (Sutottos) edo ‘Proximo’ (Timbre 4).