- ekitaldia hau amaitu da.
“TENDRÍAMOS QUE HABER EMPEZADO DE OTRA MANERA” – KURTZIO KULTUR ETXEA (SOPELA)
27 apirila, 2018 8:00 pm
6€Ekitaldi nabigazioa
Komedia beltza. Obra gazte eta garaikidea da, bai gaiari bai formari dagokienez. Pieza honetan, baten aitonaren heriotzaren mendekua hartu berri duten bi lagunen istorioa kontatzen du: aitona hil zuen gizona hil dute. Orain, gorpua nonbait utzi behar dute, etxea utzi eta desagertu, “hemen inoiz bizi izan ez bagina bezala, inoiz inor ezagutu izan ez bagenu bezala, inoiz existitu izan ez bagina bezala”. Dena oso ondo pentsatuta zuten. Baina ez zuten gauza bat kontuan hartu: ez zekiten hiltzeak zer zekarren. Indarkeria, heriotza eta mendekua.
Esan dezagun hiru gai horiek direla ikuskizunaren ardatza, beti ere, ikuspuntu ironiko eta komiko batetik. Indarkeria eguneroko bihurtzen ari da. Egunero ikusten ditugu indarkeria matxista kasuak, eskoletan, indarkeria xenofoboa, futbol-zelaietan, indarkeria homofoboa… Heriotzak balioa galdu du. Hildakoak zenbaki hutsak dira. Eta mendekua egitura kapitalista eta heteropatriarkal horren parte da.
Fitxa Artistikoa
- Zuzendaria: Pablo Molinero de Los Corderos
- Dramagintza: Javier Liñera
- Ekoizpena: ékoma teatro, Javier Liñera
- Aktoreak: Aitor Pérez, Javier Liñera