- ekitaldia hau amaitu da.
“OCEANÍA” – TEATRO ARRIAGA ANTZOKIA – (BILBAO)
27 maiatza, 2022 - 28 maiatza, 2022
Ekitaldi nabigazioa
Gerardo Veraren testamentu artistikoa da Oceanía, bizi-testamentua. Koronabirusak jota hil aurretik egin zuen azken proiektua; zalantzarik gabe, mende erdiko ibilbidean —pantaila eta agertokietan— egin zituen milaka lanen artetik ilusiorik handienarekin egindakoa.
Bakarrizketa gisa atondutako orrialde horietatik aterata dago Oceanía. Antzerkiaren munduko adiskideek egiten dioten hil ondoko omenaldi zintzo eta sakona, buru dituztelarik Carlos Hipolito, zeinek, eskuzabaltasun handiz, ez baitio muzin egin Gerardo gabeko Gerardoren azalean sartzeari, eta José Luis Arellano, zeinek maisu eta lagunaren lekukoa hartu batzuen, hark hasitakoa bukatzeko.
Promesa bat betetzen dugu Oceanía honekin, Gerardori hil aurretik egin nion promesa, une hartatik bertatik obsesio bihurtua.
Errealitatea da Oceanía dagoeneko, Gerardo, eta zuri zor dizugu. José Luis Collado
- Zuzendaritza: José Luis Arellano
- Egileak: Gerardo Vera, José? Luis Collado
- Antzezlea: Carlos Hipólito
- Ekoizpena:Traspasos Kultur S.L., Carhip5 S.L, Teatro Español