- ekitaldia hau amaitu da.
“MAX TXIKIA” – SAN AGUSTIN ARETOA – (DURANGO)
25 azaroa, 2018 5:30 pm
Ekitaldi nabigazioa
Gizarte lehiakor, egonarri gutxiko eta tolerantzia eskasekoak bere baitatik egotzi egin duela sentitzen du Maxek; bere ume-xalotasuna eta bizitzeko alaitasunagatik; “egokitu gabea” deitzen diote… Baldin eta desira bat bete ahal izango balu, ikusezina izan nahiko luke, horrela ez bailuke besteen begirada kritikoa jasan beharrik izango. Inoiz ere neurri egokia eman ez zuen neskato ‘tuntuna’ eta zoriontsua izan zen…eta orain, heldua denean, estropezuka doa bizitzan zehar.Max desberdina da, hegats-hanka bat dauka. Egunerokoan bere helburu eta ametsetan mugatu egiten duen akatsa da, jakin gabe hain zuzen akats hori bera dela berezi egiten duena, munduan bakar.
Egun batean, bere irudimenean zeukan laguna gauzatu du berokiarekin, nahi gabe; edo beharbada bai, bazuen hori egiteko asmoa. Bat-batean, norbait sartu da bere unibertsoan, “begiratu” eta “epaitu” egiten duen norbait, eta, aldi berean bere bakardadea hausteko aukera berria zabaldu zaio…
Harreman horretan, hirugarren pertsonaia bat agertuko da, txatarrezko atalekin eraikitako txori bat; egiazko luma batekin egindako hegoa dauka. Hura izango da zubi bi lagunak, errealitatea eta fikzioa, konektatzeko. Hark adiskidetuko du Max bere akatsarekin, eta, horrenbestean, gainerako munduarekin.
Max dantza egiteko jaio zen, eta horixe zen gertatu beharrekoa.
Fitxa Artistikoa
- Konpainia: Arena en los bolsillos.
- Egileak: Elisa Vargas eta Jokin Oregi.
- Zuzendaritza: Jokin Oregi.
- Aktorea eta titiriteroa: Ana Maria Montero.
- Eszena-espazioa eta eszenografia: Iker Perez.
- Txotxongiloak eta atrezzoa diseinatu eta eraikitzea: Iker Perez, Antonio Cantos eta Carlos Monzon.
- Argiztatze-diseinua: Araceli Morales.
- Jantzien diseinua: Ariel Garcia.
- Animazio grafikoa eta koreografia-dantza: Elisa Vargas.