- ekitaldia hau amaitu da.
FEMMES – UNTZAGA PLAZA (EIBAR)
16 ekaina, 2018 7:30 pm
GRATISEkitaldi nabigazioa
Lau atso suminduk, lau amona iraultzaile eta aldarrikatzailek, gizartearen desilusio, atsekabe eta nahigabeaz ohartuta, zigor-bidea euren esku hartu eta iraultza egitea erabaki dute, komunikabideetan zein kalean ikusi eta entzuten duten guztia oinarri hartuta. Mugimendu berri bat sortu dute orduan, oldarkortasunezko metodo zentzugabeen eta protesta erabat desegokien bitartez mundua iratzarriko duen mugimendua.
Neoaktibista sozial bilakatu diren atso batzuen aldarrikapen-kantua daFEMMES, aldarrikapen politikoki ezegokia; umorean oinarrituta, bizi/borroka/protesta egiteko modu berri bilakatu baitute probokazioa.
FEMMES kale-ikuskizun ibiltaria da, testurik gabea, eta kalean zein espazio publikoetan esku hartzeko pentsatua dago, publikoaren parte-hartze aktiboa bilatuz.
FEMMES fikziozko ikuskizuna da; kointzidentziarekin izan dezakeen antzekotasun oro errealitatea da.
Fitxa artistikoa
- Antzezleak: Izpiñe Soto, Alejandro Antunez, Arantza Goikoetxea, Begoña Krego.
- Eszena zuzendaria: Gorka Ganso.
- Jantzien diseinua eta sorkuntza: Azegiñe Urigoitia.
- Atrezzoa: Iñaki Aguinaga
- Diseinu grafikoa: Vudumedia.
- Komunikazioa: Guillermo Royo.
- Ideia eta Sorkuntza: Hortzmuga Teatroa.
- Banaketa: Hortzmuga Teatroa.