- ekitaldia hau amaitu da.
“BIZ HITZA” – MUXIKEBARRI – (GETXO)
13 martxoa, 2021 7:00 pm
Ekitaldi nabigazioa
Euskaltzaindiaren Mendeurrenaren testuinguruan, euskara batuaren historia dantzatua.
“Herria da gorputza, hizkuntza bihotza” Fernando Aire Xalbador Urepeleko artzainaren esana da, zehazki, haren Odolaren mintzoan jasoa eta Mikel Laboaren ahotsak zabaldua. Eta hizkuntza gorputza balitz? Nola azalduko lituzke gorputz adierazpenak hizkuntzaren bat-bateko jaiotza edo elearen etengabeko bilakaera?
Ikuskizun honek munduko hizkuntza ororen historia unibertsala du abiapuntu, baina euskara batuaren istorio partikularra kontatu nahi du dantzaren bidez.
Ficha
- Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
- Gidoia: Xabi Paya
- Eszena zuzendaritza: Ainhoa Aierbe
- Koreografiak: Aukeran DK
- Koreografi laguntzailea: Natxo Montero
- Musika sorkuntza: Aitor Etxebarria
- Eszenografia : Carlos Solano
- Zuzendari laguntzailea: Eli Alberdi
- Dantzariak: Garazi Egiguren, Ander Errasti, Eneko Galdos, Ekain Kazabon, Maier Muruamendiaraz , Uxue Urruzola, Itziar Uzkudun
- Musikaria: Aitor Etxebarria
- Jantzien diseniua: Oscar Armendáriz