- ekitaldia hau amaitu da.
“DEJE SU MENSAJE DESPUÉS DE LA SEÑAL” – LEIDOR ANTZOKIA – (TOLOSA)
20 azaroa, 2020 8:30 pm
Ekitaldi nabigazioa
Utzi mezua seinalearen ondoren lau ahotseko istorioa da. Bizi dituzten arazoei aurrez aurre ezin heldu dabiltzan lau emakumeren ahotsak dira, eta nahiago izango dute gertatzen zaien hori erantzungailu automatiko bati aitortu. Marina, Carmela, Sara eta Vivianak ahots-postontzia terapia gisa erabiliko dute beren burua ulertzeko, eta batez ere, besteek haiek uler ditzaten Marina abokatua da, dibortzioetan trebatua eta bere senarrak utzi izanari aurre egingo dio; Carmelak minbizia du eta semeari agurra eman nahi dio; Sara familia oneko gaztea da eta ezkon aurreko presioak jarri du bere buruaz beste egiteko egoeran eta psikologia terapia balizko bati heltzekotan, eta Viviana prostituta da Madrilen, bere familiak Ikean ari dela uste badu ere.
Pertsonaietako bakoitzak bere istorioa du, eta mezuz mezu azaleratzen doa ilun argitan, pixkanaka kontakizun intimoen multzoa osatuz doa, batzuetan irrigarri, besteetan oso adimentsu, ia beti hunkigarri, eta tarteka suntsitzaile. Sareetan gertatzen denaren kontrara, zaratarik, egorik, handikeriarik eta gezurrik gabeko kontakizun korala da. Bertan bizitzaz eta heriotzaz, familia arteko harremanez, sentimendu harremanez, independentziaz, ezkonduez, amatasun arduratsuaz, egiaz eta gezurraz, zintzotasunaz, fideltasunaz, traizioaz, loturaz eta galeraz…, biziminaz… hitz egingo da. Eta, guzti horren gainetik, beti dantzan komunikazio ezaren laguna denaz: bakardadeaz.
Lau istorioak hasera batean elkarrengandik urruti badaude ere, ekintza aurrera doan heinean, pixkanaka, modu leun batean, elkarren artean lotzen doaz, pertsonaia batzuk besteekin, guztiok partekatzen duten egoera amankomun batean: hitzaren sekulako askatze indarraren istorioan.
Utzi mezua seinalearen ondoren, maitasunari, bakardadeari eta mugikorren garaietako komunikazioari eskainitako begirada adimentsua, zirraragarria eta umorez betea da.
Fitxa artistikoa:
- Egilea: Arantza Portabales
- Zuzendaritza eta eszenografia: Fernando Bernués
- Aktoreak: Miren Arrieta, Mireia Gabilondo, Oihana Maritorena, Leire Ruiz
- Argiztatze-diseinua: David Bernués
- Ikusentzutezkoa: Acrónica Producciones
- Jantzitegia: Ana Turrillas
- Teknika: Acrónica Producciones
- Argazkilaritza: Juantxo Egaña
- Administraritza: Maite Gorrotxategi
- Ekoizpen exekutiboa: Ane Antoñanzas
- Ekoizpena: Nagore Plazaola
- Banaketa: Portal71