- ekitaldia hau amaitu da.
“SIMPLICISSIMUS KABARET” – PABELLON 6 – (BILBAO)
2 urria, 2020 8:00 pm
Ekitaldi nabigazioa
Simplicisimus XVII. mendeko Alemaniar nobela pikareskoaren izenburua da, non Hogeitamar Urtetako Gerra-ren izugarrikeriak kontatzen diren umore klabean. Gerrarteko Cabaret baten izena ere izan zen. Lan honen muina, gerrarteko hiru alemaniar komikoen bizitza ikaragarri eta ederra dira: Fritz Grunbaum, Kurt Gerron eta Werner Fink. Hiru komiko hauen historia Nazien terrore eta konzentrazio esparruekin estuki loturik dago. Baina ez dugu naziei buruzko istorio bat kontatu nahi, ez eta konzentrazio esparruei, ez eta juduen arazoari buruzkoa. Benetako gertaera historikoen erreferentziak baztertu gabe, Simplicissimus ESPAZIO eta DENBORAren mugak gainditzen ditu. Ez ditugu gertaerak kontatu nahi iraganeko pasadizua bailiran, berriro gertatu daitekeen zerbait bezala baizik.
SIMPLICISSIMUS UMOREZKO KABARETA da
umorearen mugak aztertzen dituena.
Omenaldi bat da haien lana askatasun osoaz egin nahi izateagatik
jazarpena sufritu eta sufritzen duten komikoei.
SIMPLICISSIMUS KABARET MUSIKALA da
zuzenean antzeztu, kantatu eta jotzen duten musikari-aktoreekin.
SIMPLICISSIMUS XXI. MENDEKO KABARETA da
erroak sakonki erroturik dituelarik XX. mendeko Europako gerrarteko garaian.
FITXA ARTISTIKOA
- Dramaturgia: Patxo Telleria
- Zuzendaritza: Jokin Oregi eta Patxo Telleria
- Antzezleak: Olatz Ganboa, Getari Etxegarai, Patxo Telleria eta Adrián Garcia de los Ojos
- Jantziak eta Eszenografia: Ikerne Giménez
- Musika egilea: Adrián Garcia de los Ojos
- Argiztapena: David Rodríguez
- Diseinu grafikoa: Paradox
- Ekoizpena: TARTEAN Teatroa
- Koekoizpena: Barakaldo Antzokia
- Ekoizpen Exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo y Myriam Garzia
- Argazkiak: Pio Ortiz de Pinedo