- ekitaldia hau amaitu da.
“HOY, ÚLTIMA FUNCIÓN” – PABELLÓN 6 – (BILBAO)
26 ekaina, 2020 8:00 pm
Ekitaldi nabigazioa
Nicéforok eta Semíramisek, antzezle bikote zaharrak, euren benetako bizitzan senar-emazteak direnek, irudimenezko azken emanaldi bat egingo dute, irudimenezko pertsonaiekin: Godot, Ionesco, Juan Tenorio, Stanislavski… ehun pertsonaiara heldu arte. Eurekin bizi dira, eurekin berba egiten dute, eurekin haserretu edo galderak egingo dizkiete, azken emanaldi handia egin aurretik.
Ramón Barea eta Itziar Lazkano bi pailazo serio izango dira, euren gogoaren kontra komiko izateaz gain, antzerkian eta bizitzan kide diren bi pertsonaia, gozoak, krudelak, harrigarriak eta harrituak, agertokian bizitzen den antzerkiko zeremoniazko ekintza aurreikusezinean… Tadeus Wolskyk zuzendutako Hoy, última función antzezlana, antzerkiari eskainitako maitasunezko kantu bizia da.
FITXA ARTISTIKOA
Antzezleak: Ramón Barea, Itziar Lazkano
Zuzendaria: Tadeus Wolsky
Argiztapen: Iñaki García
Eszenografia: José Ibarrola (Teatro Arriagaren laguntzarekin)
Jantziak: Enriqueta Vega eta Fernando Arzuaga (Teatro Arriagaren laguntzarekin)
Soinu espazioa: Angela Magaña
Zuzendari laguntzaileak: Felipe Loza eta María Lempicka
La Galleta del Norte literatura tailerraren testua, Felipe Loza eta Ramón Barea-rekin.