- ekitaldia hau amaitu da.
“OYMYAKON: HABITACIÓN 101” – KURTZIO KULTUR ETXEA – (SOPELA)
1 otsaila, 2020 8:15 pm
Ekitaldi nabigazioa
Gela bat. Inongo lekurik ez. Hotzaren eta absentzien hiru biztanle. Beldurra partekatzeko desira, hura desagerrarazteraino. OYMYAKON: habitación 101 solipsismoaren egoitza da, non ispilua leihoa den eta non ez dagoen aterabiderik. Bertan ezagutuko ditugu pertsonaia hauek, elkarren berri jakin gabe elkar bizi direnak, bestearekiko duten behar horretan beren buruak salatzen.
Arrate Etxeberria, Miren Gaztañaga eta Txubio Fdez. de Jauregui dira Alex Gerediaga eta bere Khea Ziater konpainiaren film eszeniko berri honen aktoreak. Kode eszeniko eta zinematografikoen arteko loturaren bilaketagatik nabarmentzen diren proposamenak, indar handiko estetika baten bidez eta narratiba partikular eta ezaguterraz baten bitartez antzerkia sortzeko. Gerediagak berak zuzendutako Macbeth lana da sortzeko modu horren adibide, berriki Arriaga Antzokiak produzitua.
Fitxa
- Aktoreak: Arrate Etxeberria, Miren Gaztañaga, Txubio Fdez. de Jauregui
- Zuzendaritza eta dramaturgia: Alex Gerediaga
- Eszenografia eta jantziak: Azegiñe Urigoitia
- Soinu-espazioa: Ibon Aguirre
- Argiztatzea: Oier Ituarte
- Proiekzioen teknikaria: Javi Andraka
- Fotografia: Son Aoujil
- Bideoak: Jesus Pueyo
- Produkzioa eta banaketa: Khea Ziater