Maiatzaren 16tik 19ra Umore Azokaren XX.edizioa ospatuko da Leioan, bertako udalak antolatutako Kaleko Artean espezializatutako azoka. Guztira 46 konpainiek hartuko dute parte eta 4 egunez beraien artea eta ikuskizunak eskainiko dituzte. Umore Azoka eskaintza profesional bat da, kontaktuak sortu, lanak erakutsi eta ideiak elkarbanatzeko.
Leioako udalerriaren puntu ezberdinetan ikuskizunak egongo dira publiko guztiari zuzenduak, denek goza dezaten Kaleko Artearen inguruan sortzen diren lanez.
KONPAINIA PARTEHARTZAILEAK
Urtetik urtera jende gehiago gerturatzen da ekitaldi honetara, eta gainera beste erkidegoetako jendea hasi da parte hartzen, baita Europako beste herrialde batzuetako jendea ere.
Edizio honetan 19 euskal konpainiek parte hartuko dute, estatu mailako 19k eta nazioarteko 8 konpainiek, guztira 120 ikuskizun osatuz maiatzak 16 eta 19 artean.
Honetaz gain, Leioako 3 taldeen lana ikusteko aukera izango da, “Tokiko Eszena” programaren barruan.
OSTALARITZA ERRAZTASUNAK
Aurreko edizioetan bezala, aurten ere, “Establezimendu Lagunak” kanpaina jarri da martxan, herriko ostalaritza eskaintza bultzatu eta laguntzeko asmoz. Ekimen honek, konpainia parte hartzaileen ostalaritza beharrak asetzea du helburu, eta aldi berean tokiko ekonomia eta barne kontsumoa indartzea. Lokal hauek, Menuen Ticketak (otordu osoa12€tan) edota 4€ko Ticketak (edozein edari) eskaini ahal izango dituzte.
LEIOAKO UMORE AZOKARI ZUKUA ATERATZEKO AHOLKUAK
Hauek dira Leioako Umore Azoka ahalik eta ondoen aprobetxatzeko aholkuak:
- Errespetatu artistak eta beraien obrak: Umore Azoka erakusleiho bat da, ezagutzera emateko eta beraien obrak saltzeko. Errespetua ezinbestekoa da bertaratzen diren guztiek obra hauetaz gozatu ahal izateko.
- Planifikatu edo utzi irudimenari bere bidea egiten: zein esperientzia mota bizi nahi duzun aukeratu dezakezu; gehien interesatzen zaizunaren inguruan ibilbidea egitea, edota bat-batekotasunari utzi aukera dezan.
- Artistek zure kolaborazioa eskatzen badute, parte hartu zalantzarik gabe: kasu hauetan, artistek, asko eskertzen dute publikoaren parte-hartzea, eta ikuskizuna dinamikoagoa egitea ahalbidetzen du.
- Errespetatu gainerako ikusleei: jende asko egonez gero eta ikuspena murriztua geratzen bada batzuentzat, bultzatu lurrean esertzea. “ Zutik lau pertsonek hobeto ikusten dute, zutik pertsona batek baino”.
Programaren inguruko informazio guztia, ekintzak, konpainiak, eszenatokiak, … beraien web orrian aurkituko duzu: http://www.umoreazoka.org/es/
Umore Azokaren aurreko edizioko bideo laburpen bat uzten dizuegu, maiatzaren 16tik aurrera Leioan aurkituko duzuenaren inguruko ideia bat izan dezazuen.