Martxoaren lehenengo astean zehar jakingo da irabazlea.
Aurten ere ospatuko da estate mailan garrantzitsuenetarikoa den Ercilla antzerki saria, eta edizio honetan Euskal ikuskizun onenarako proposatuta dauden lau produkzioetatik Eskena taldearenak hiru dira. Eskenaren proposamenak (Tartean Teatroaren Ghero, Kulunka Teatroaren Quitamiedos eta Vaivén-aren Partículas de luz) Pabellón Nº6-aren Ay Carmela-ren kontra lehiatuko dira. Martxoaren lehenengo astean zehar jakingo da irabazlea.
Eskenaren lana Ercilla sarian aitortzen den lehenengo aldia ez da. 2018ko edizioan ere agertu ziren Ados Teatroaren Dublindarrak, Erre Produkzioaren Play Out eta Kulunka Teatroaren Solitudes, zeinek ikuskizun onenaren oparia irabazi zuen.
Ghero, Quitamiedos eta Argiaren Hautsa, kritika arrakasta
3000 urtea. Euskera desagertzeko zorian dago. Azken euskaldunak izkin egin nahi dio halabeharrari. Benetako misterioa ez da gure hizkuntzaren jatorria, ezbada bere biziraupen harrigarria. 3000 urtean euskera egongo al da? Ghero (Tartean Teatroa) Patxo Telleríak sortu zuen eta Arriagan estreinatu zen. Ia 40 antzestokitik pasatu da arrakasta handiarekin.
Kulunka Teatroa aurreko ikuskizunarekin gairatu zuen; André y Dorine eta Solitudes. Orain, bere lorpen errepikatzen du Quitamiedos-erekin, gure “bizitzaren garrantzi handiko kontuekiko bidaia”.
Argiaren Hautsa, bere aldetik, bere bira aldizkatu du gaztelaniazko bertsioan eta euskeraz, publikoarengan eta kritikan arrakastarekin.