Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiak – BADek, adin nagusitasuna gainditu du dagoeneko, eta bere 19. ediziorantz doa. BAD heldu egin da, eta eszena garaikideko Estatuko hitzorduen artean finkatu da, baina gazte izaten jarraitzen du, urriaren 20tik aurrera, euren azkenengo lanak Bilboko ikus-entzuleen aurrean aurkeztuko dituzten sortzaile gehienak gazte diren bezala.