- ekitaldia hau amaitu da.
“REY DESNUDO Y CHICO MUERTO” – PABELLÓN Nº6 – (BILBAO)
25 martxoa, 2022 8:00 pm - 27 martxoa, 2022 8:00 pm
Ekitaldi nabigazioa
SARRERAK EROSI – REY DESNUDO Y CHICO MUERTO
‘Rey Desnudo y Chico Muerto’ 58 segundotan gertatzen da, Bilboko Doña Casilda parkean, 2016-ko ekaineko egunsenti baten. Bi pertsona: Jon Zabalbide eta Christian Odriozola. Elkar topatzen duten begirada bi. Bideo biral bat.
58 segundo horiek hedatu eta uzkurtu egiten dira, denborak egiten duen bezala, eta 58 segundo horiek bi mila urte atzera egiten dute, enperadore nerabe baten Antzinako Erromara; 58 segundo Federiko II.a izango denaren Prusiara itzultzen dira, bigarren izan aurretik eta errege izan aurretik; 58 segundo 1986ko Japoniara salto, hogeita hamar urte atzera, eta 58 segundo, mila milioi anonimoen esperientziak gordetzen dituztenak, eta denbora tarte horretan partekatzen dituzte espazioa eta denbora errege hilek eta mutil biluziek.
58 segundotan, klase eta jatorri desberdineko baina errealitate bereko gizon-emakumeak harrapatuta geratzen dira, eta hauxe da haien errealitatea: norbait maitatzea modu ez-konbentzional batean. Gau bero batean, parke erdi huts batean, zenbait erabaki metatuko dira Big Bang batean eta azaleratzear den etorkizun batean.