- Este evento ha pasado.
«TEMPUS FUGIT» – SOREASU ANTZOKIA – (AZPEITIA)
28 octubre, 2021 7:00 pm
Evento Navegación
COMPRAR ENTRADAS – TEMPUS FUGIT
Denboraren existentziaren inguruko galderak egiten den espazio batean, burmuin bat, eta bertan pentsamendu bat irten ezinik aurkitzen da denboraren pausoa pairatuz. Pentsamendu hau belaunaldi baten isla izango da oroitzapen bilakatuz baino baita ere amets, amesgaizto eta irudimen sutsua.
Memoriaren bitartez, indibiduala zein kolektiboa, denboran bidaia egingo dugu, iraganera baino baita ere etorkizunera, denbora lineala kolokan jarriz eta kontzeptu borobil eta zabalago bat arakatuz. Espazioa eta denbora, gauza bera izan daitezke? Zuzenki lotuta daude?
Bakarkako lan honetan, protagonista bere buru barruan dagoen pentsamendu bat besterik ez da, lau pareten artean harrapatuta dago eta ez du ihesbiderik. Bere “jabeak” hartzen dituen erabakien aurka egin beharko du askotan, beste hainbat pentsamenduen kontra egin ere eta guzti hau denboraren pisua bere gain datorrela. Oroitzapen soil bat bilakatu arte, atzoko, gaurko eta biharko errealitateetan murgilduz.
- ZUZENDARITZA: Espe Lopez • AKTOREA: Jon Ander Alonso • MUSIKA: Paula Olaz
- BIDEO SORKUNTZA: Hotaru Visual Guerrilla & Cesare Maglioni & Zazpit’erdi ikus entzunezkoa
- ARGIZTAPENA: Miriam Ubanet
- ESKENOGRAFIA: Alvaro Ledesma & Benja Berlanas & Ze Onda Antzerkia