- Este evento ha pasado.
«Izeba Txirrita» (Geuretik sortuak)
4 abril
Evento Navegación

GEURETIK SORTUAK EKIMENA
Antzezlanak 1936ko altxamendu frankistatik abiatutako bidaia bat proposatzen du, memoria kolektiborako ariketa bat: mudantza baten erdian, zoriak nerabe bi eta euren izeba zaharra elkartuko ditu familiaren etxe zaharrean. Kutxaz kutxa, izebaren bizitzarekin lotutako sekretuz betetako altxorrak eta pasadizoak aurkituko dituzte. Nerabeek hasieran ez diote kasu handirik egingo, baina pixkanaka ikusiko dute iraganeko istorio horiekz ein bizirik dauden oraindik.
Zuzendaritza: Olatz GorrotxategiGidoia: Xabi PayaAntzezleak: Miren Gojenola, Irene Hernando eta Gontzal RoyuelaJantziak: Jokin AyerregaraiEszenografia: Atx diseinuaMusika: Jagoba Ormaetxea eta Maria Rivero
